Teknologia albisteak

Software sozialera dedikatzen den estatuko lehen enpresa jaioa da Barakaldon

Erabiltzailearen aurpegia
José A. del Moral - Alianzo
2005-05-27 : 10:05

Bi ekintzaile euskaldunek sare sozialen eta blogen sorkuntza eta kudeaketara Interneten dedikatzen den estatuko lehen enpresa jarri dute martxan Barakaldon, Cedemi eraikinan. Tresna hauek elkarlana, baita ezagutza sorrera eta transmisioa ere errazten dituzte urrutiko lantokietan dauden pertsonen artean; horregatik, software soziala izenaz ezagutzen dira.

Programa-mota honen funtzioen artean erakunde baten komunikazioa eta animazioa, online denda bateko bezeroen leialtzea edo herritarren partaidetza erabaki publikoetan bereizten dira. Software sozialarekin, topaketa batek jarraipena izan ahal du Interneten bere burutze fisikoaren aurretik eta ondoren, eta web-a duen enpresa batek bere bisitariak erakartzea lor dezake hauek hobeto ezagutzeko eta bisita errepika dezaten lortzeko.

Alianzok blogak garatzen ditu (weblogak bezala ere ezagutzen direnak) bai teknikoki bai edukia emanez eta ‘blogosfera’-n ezagutzera emanez. Blogak, berrien eta pentsamenduen bilketa kronologikoak direla, handituz doan garrantzia lortzen ari dira politika eta enpresa-munduan. Alianzoko langileek blog korporatibo bat ere sortu dute, enpresa euskaldun baten mota honetako lehenengoa.

Alianzok Wikiak ere sortu eta animatzen ditu, bizitza duten web batzuk baimendutako edozein bisitarik libreki edukiaren aldaketak egin ahal dituenetan. Wiki izena “wikiwiki” hitz hawaiiarretik dator, ‘arin’ esan nahi duena. Erakunde batean, barneko komunikazioa hobetzeko eta lantaldeen artean proiektuak kudeatzeko bidea ematen du, edozein kidek gainerakoek argitaratu dutenerako sarbidea baitu eta idatzitakoaren aldaketak egin edo aurreko bertsio batera itzuli ahal da.

Alianzoko burua José Antonio del Moral da, Ya.com-en bazkide sortzaileetako bat eta CyberEuskadi, euskal web onenen Buber sariak, Foro Internet Bilbao edo internet&euskadi elkartea bezalako ekimenen sortzailea. Alianzoren lehen proiektuen artean Topaleku.com, Bilboko neska-mutilen arteko kontaktu pertsonalen weba, EleccionesVascas.com bloga eta ekintzaile euskaldunen etorkizuneko sare soziala, Elkarnet.com, bereizten dira.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago