Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Eusko Legebiltzarrreko mahaikideek euskaldunak izan behar dutela aldarrikatu du Parlamentuko lehendakaritza hautatzearen emaitza aztertu ondoren. Mahaia osatzen dutenek euskara ez jakiteak hizkuntzaren erabilera oztopatzen du, salatu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Googlek bere lehen orria pertsonalizatu eta aldatzeko aukera eskaintzen du orain. Atari-itxura edo portalizazioaren kontrako paradigma, eredu hartara hurbildu da orain? Yahooren imitaziotzat jotzen dute batzuek jokaldia.
Arintasun editoriala lortzeko asmoz berritasun ñimiño batzuk ditu Sustatuk joan den ostiraletik. Da! izeneko atala, esate baterako.
UEUko Informatika sailak PHP Progrmazio-Lengoaia ikastaroa antolatu du UEUren Ikastetxe Nagusian ekainaren 6tik 15era.
Fernando Morillok teknologia bidaide artikuluaren harira galdera bat bota du Jakintza ikastolako Maitek, eta interesgarria delakoan atera dugu Sustaturen portadara.
Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lizentzia berri bat eskainiko du datorren ikasturtean hasita: Ikus-entzunezko Komunikazioa. Lau urtekoa da, eta emango da lehen mailatik hasita.
Goienak dituen zerbitzuak erakusten zituen orrialde bat besterik ez zen lehen Goiena.com. Orain, ordea, guztiz berritu dute webgunea. Goiena komunikazio enpresaren gaineko informazioa eta zerbitzu bakoitzaren gaineko xehetasunak biltzen ditu. Albisteentzako tartea ere badauka. Euskara hutsean dago oraingoz webgunea, baina laster jarriko dute gaztelaniazko edukia ere.
Berriako Tartean atzo Zaldi Eroak artikulua zekarren Star Wars film-sailaren gainean. Unibertso horren egiletzat George Lucas jotzen dugu, baina Zaldi Eroak gogoratzen McQuarrie diseinatzailearen lana FUNTSEZKOA izan dela eta (zeostias!) aldarrikatu beharra zegoela!
Elhuyar Fundazioak, www.zernola.net web gunearen bitartez, III. Zernola Olinpiada jarri zuen abian pasa den urrian, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako laguntzari esker. Guztira, Euskal Herriko 61 ikasgela aritu dira lehian ikasturtean zehar, eta, azkenik, Iruñeko Jaso ikastolako DBH 2 gela izan da irabazlea
Rochester-eko Unibertsitatean aztertzen ari dira tritioarekin egindako bateriak. Hidrogenoaren forma erradioaktiboa da tritioa. Gaur egungo ion-litiozko bateriak ordezkatuko lituzke. Kargatu gabe hamar urte iraun dezaketen bateriak lortu daitezke tritioarekin.
Arantxa izena du eta ScanSoftek sortu duen esatari euskalduna da. Testu-hizketa bihurketako RealSpeak aplikazioan euskaraz idatzitako testuei ahotsa jartzen die. Enpresaren webgunean bere ahotsa entzuteko aukera ematen dute.
MIKek (Mondragón Ikerketa Kudeaketan) Lanaren Geroaldiaren fenomenoa jorratuko du EHUko aurtengo Udako Ikastaroen barruan. MCCren barruan dagoen eta kudeaketaren eremuan ikertzen diharduen MIK Ikerketa Zentruak, lanaren baldintzagaiak hala nola bere izaera aldarazten ari diren faktore ekonomiko, sozial eta teknologiak izango ditu hizpide aipatu ikastaroan, irailaren 5etik 7ra. Lanaren Geroaldiari buruzko saiakera lehiaketa ere antolatu dute.
CDen edizioa, webgunea, musika grabaketa, kontzertuak, diseinua... Musik(h)erria proiektuak horiek guztiak hartuko ditu bere gain. Hori nola egin eztabaidatzeko Arrasateko gaztetxean elkartu ziren Euskal Herri osotik etorritako 30 bat musikazale.
New York, London, Madril, Mosku eta Paris dira 2012ko olinpiar jokoak antolatzeko hautagaiak. Bost hiriak hautatuak izateko ahalegin handiak egiten ari dira. Baina, zer-nolako ahalegina egin dute Interneten? Nolako webguneak dituzte? BBCn egin dute azterketa.
Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, SPRI, Miramon Enpresa Digitala, Microsoft, Sarenet eta CodeSyntax enpresekin lankidetzan, "Azaleratzen ari diren teknologiak" izeneko hedapenerako jardunaldia antolatu dute.
Hizkuntzalaritza teorikoa zein aplikatua, beriziki idatzizkora lerratzen dira. HIZTEKeko mintegiak alorreko gaurkotasunari heldu nahirik ahozko hizkuntzalaritzaren ikerketa ezagutzeko aukera emango digu ostiral honetan, hilaren 20an.
Satelitetik hartutako irudien datu-basea egin dute. Enpresaren esanetan, inoiz egin den handiena eta bereizmen onena duena da. Joan den urteko urrian erosi zuen Googlek Keyhole, Google Maps zerbitzurako.
Asmoz Fundazioak, ingurumenaren inguruan prestaturiko ikastaroen zikloari jarraipena emanez eta San Markos-eko Mankomunitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearekin elkarlanean, Hiri Hondakinen Kudeaketa ikastaroaren 3. edizioa antolatu du.
Anaia Xabierrekin batean nobela bat plazaratu ondoren ("Itxoidazu Café de Passy-n", poema-liburu bat idatzi du Martin Etxeberriak (Zarautz, 1974), bakarka: "Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin"; egunerokotasuna eta gertukoarenganako kariñoa bindikatzen dituen poema-sorta, bizitzarekiko kezka eta zalantzak ezkutatu gabe baina.
Acctiva erakundeak, Espainiako autonomia erkidego guztien webgune publikoak aztertzen ditu urtero. Irisgarritasunean, lehenengo postuan dago Eusko Jaurlaritzarena, Andaluziako Juntarenarekin batera. Nafarroako gobernuarena bederatzigarren postuan dago. Bi webguneek hobekuntza nabarmenak izan dituzte iaztik.