
Gaur goizean aurkeztu da Donostian Euskal Herriko Ahotsak egitasmoa. Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
EuskoSarek, Concordia Elkartearekin eta Behe Nafarroako Azkarateko Udalarekin batera, deialdia luzatzen dio Azkarateko Gazteluaren berreraikitze lanetan jarduteko prest leudekeen munduko Euskal Komitate Globalaren kide diren gazteei (auzolanean abuztuaren 1etik 23ra). Aurrikuspena da eraikina Diasporaren Nazioarteko Zentro bilakatzea. Izena emateko (ekainaren 1eko arteko epea), Euskal Herritik kanpoko euskal kolektibitate baten kide izan beharra dago.
Orain arte, e-posta helbide baten jabe garen herritarrak spameatu izan gaitu Lokarrik gupidarik gabe. Elkarrik egiten zuen hori, eta haren errautsetatik jaiotako Baketik eta Lokarri erakundeek ere bide beretik jarraitu zuten gero, e-posta bidezko propaganda indiskriminatuarekin. Alderdi politikoen, agintarien eta ETAren ordua iritsi da orain.
Garuneko odol isuri batez hil da Axun Aierbe euskalaria (Ibarra, Gipuzkoa, 1968), Donostiako ospitaleko sendagileek adierazi dutenez. Soziolinguistikan, itzulpengintzan eta euskalaritzako hainbat alorretan ibili izan da Aierbe hainbat urtez. Eguneraketa: Hileta Ibarran izango da, bihar asteazkena, hilak 16, 19.00etan.
Gaur aurkeztu da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, X. Literatura Astea, goiburu honekin: Play Stationaren belaunaldia? XXI. mendeko poesia eta gazteak.
Ekainaren 21ean 5 urte beteko dira guztion artean BERRIA sortu genuenetik. 5 urte oparo. Ekainaren 21ean jai handia egingo da Donostiako Kursaalen, 5. urteurrena ospatzeko. Eskualdetan egingo diren ekitaldiek osatuko dute "Luzatu bostekoa" deritzon urteurren ospakizuna, gaur hasita, hilak 15, Martin Ugalde Kultur Parkean.
Elekak itzulpen-zerbitzu txiki eta autonomoei zuzendutako zerbitzu berria abian jarri du.
Diwan Bretainiako murgiltze eskolen federakuntzak bere 30garren urtea ospatuko du aurten. Karia horretara eta bretoierarekin hango jendearen atxikimendua eta inplikazioa sustatzeko, KORRIKA bat antolatuko dute lehen aldikotz, Ar Redadeg (korrika) deitua, apirilaren 30etik maiatzaren 3ra.
EuskalNatura.net webguneak antolatuta Leioako Campuseko I. Natur Astea izango da datorren apirilaren 14tik 20ra. Bertan, biodibertsitatea eta kontserbazioaren inguruko hitzaldi sorta eta mendi irteeraz gozatzeko aukera izango dute EHUren aipaturiko Campusera gerturatzen direnek.
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, sare bidezko irakaskuntzan aitzindari den erakundeak, ikasturte honetarako ikastaroen proposamen zabala eskeini du.
"Bestelako giro eta sonoritatea lortu, eta aurrerapauso handia eman dugu" dio txantxikuak. Ruper Ordorikak beste ziklo bati amaiera eman dio. Mugalaris taldearekin 2006an Bilbon grabatutako Hamar t´erdietan lana argitara eman du: 14 kantuz osatutako CDa eta 6 abestitako DVDa. Oso gustura dago emaitzarekin. Elkarrizketa egin diogu Goienarako.
Euskararen Jatorriak gure hizkuntzaren jatorriaz 3. Biltzarra antolatu du Oka-Iruñean. Udalerri honetan aurkitutako idazkunek euskararen jatorria argitzen laguntza handia eskainiko dutelakoan gaude.
Neguko atsedenaren ostean, hemen da Sautrela, eta ohi duenez, literaturari ez ezik letrei eta liburuei ere arreta berezia eskaini nahi die Hasier Etxeberriak gidatzen duen saioak.
Bere denbora eraman du baina, heltzear dago Bermeotar askok hain gogotsu itxaron dioten momentua. Datorren Apirilaren 18an Bermeoko Kafe Antzokiak (BKA) bere ateak zabalduko ditu.
Aurten ere antolatu ditugu UniEncounter topaketak Eibar-Ermua BHI zentruan. Egitaraua hemen ikusi dezakezue:
UPV/EHU, Eusko Jaurlaritza, Foru Diputazioak eta Elhuyar Fundazioa bildu dira zientzia euskaraz jendarteratzeko. Gazteentzako Irrika aldizkari eta webgunea eta ZIO bildumaren azken liburua, Gogo basatiak: zer duten animaliek benetan buruan aurkeztu dituzte.
Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia entziklopedia eleanitza da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena.
2007 urtean Euskal Herriaren garapenean eragin zuten gai ekonomiko eta sozialak lantzen ditu modu dibulgatibo eta irakurterraz batean GAINDEGIA TXOSTENA 2007 argitalpenak. Aurkezpena ostiral honetan, hilak 4, arratsaldeko 18:30etan hasita izango da Gipuzkoako Bazkundean. (Edukiak dagoeneko eskuragarri daude sarean)
Geni.com izeneko tresna polita aurkitu berri dut sarean. Arbola genealogikoak sortzeko gauza bat da. Erabilterraza eta oso birala.
EuskalNatura.net webguneak antolatuta, Objektibotik: euskal natura argazkitan izeneko argazki erakusketa ikusgai da EHUren Leioako Campusean apirilaren 18ra bitartean. Bertan, Euskal Herriko naturako formatu handiko 32 argazki ikus daitezke, bederatzi argazkilarik ateratako erretratuak, hain zuzen ere.