Teknologia albisteak

Bermeoko Kafe Antzokia (BKA) laster zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
A.A.C.
2008-04-08 : 09:04

Bere denbora eraman du baina, heltzear dago Bermeotar askok hain gogotsu itxaron dioten momentua. Datorren Apirilaren 18an Bermeoko Kafe Antzokiak (BKA) bere ateak zabalduko ditu.

Gauza on guztiak bezalaxe, honek ere itxaronarazi egin digu Bermeotar eta inguruko jende askori. Itxaronaldiak, baina, bere egunak bukatzear ditu, izan ere, datorren Apirilaren 18an, ostirala, Bermeoko Kafe Antzokiak, BKA, ateak irekiko dizkio jendeari.

Eguerdiko 12etan izango da inaugurazio ofiziala, non, zinta ebaketa, ohorezko aurreskua, txalaparta, dantzariak, trikitixa eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnak.

Arratsaldean, 19tan zehazki, herri inaugurazioa ospatuko da Antzokian eta hemen ere hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute bertaratuek (magia saioak, Bermeoko abesbatza...).

Hau guztia gutxi balitz, hurrengo egunean, larunbatean, Ken 7 talde euskaldunak bere disko berria aurkeztuko du BKAn gabeko 10etatik aurrera. Sarrerak Apirilaren 17an jarriko dira salgai bertako leihatilan 17etarik aurrera 5€ren truke. Honetaz gain beste hainbat eta hainbat ekintza ere antolatuak ditu jada Kafe Antzokiak, beraz, inguruetakoek ez dute aitzakiarik etxean gelditzeko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago