Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

KREAren webgune berria

KREA
2008-04-28 : 09:04

KREA Espresio garaikideak, Caja Vital Kutxako Gizarte Ekintzak bultzatutako kultur proiektuak, www.kreared.com web gune berritua aurkeztu du. Gunea Arabako Creatta.net enpresak egin du. Gune horren helburuak hauek izan dira: informazioaren arkitektura berregituratzea eta edukiak gehitzea, erabilerraztasuna eta erabilgarritasuna hobetzea, multimedia -argazkiak, bideoa, audioa- gehitzea eta erakusleiho digitala irekitzea KREA proiektuko sortzaileentzat.

Basque Research Tesi Saria, maiatzaren 1etik aurrera

Basque Research - Elhuyar Fundazioa
2008-04-25 : 14:04

VI. Tesi Saria abian jarriko du Elhuyar Fundazioak Basque Research web gunearen bidez. 2007an aurkeztutako eta gainditutako zientzia eta teknologiako doktore-tesien laburpenak aurkeztu ahal dira sariketara, eta hiru sari egongo dira jokoan.

3D infografiek ilustratzen duten polemika bat Eibarren

Sustatu
2008-04-25 : 11:04

Eibarko merkatu plaza zaharra bota zuten, eta haren ordez Errebal Center egin behar ei da. Proiektua saldu edo aurkeztu zenean, hiru dimentsiotako infografia batzuetan espazio zabalak eta eraikin mugatu bat ikusten zen. Orain, bideratu nahi den proiektuan, berriz, espazio huts guztia eta baita inguruko zuhaitz eta espaloiak jaten dituen eraikin askoz ere handiagoa ikusten da beste infografia batean.

1

Sanferminetako kartela aukeratu web bidez

Sustatu
2008-04-25 : 09:04

Aurtengo San Fermin jaietako kartela, lehiaketara aurkeztu diren bost finalisten artean aukeratuko dute herritarrek. Iruñean erroldatuta egon beharra dago, eta maiatzaren 6a arte dago epea irekita.

Behatokiko urteko txostena: 7 urtean kezka areagotuz

Itxaso Ferreras - Behatokia
2008-04-24 : 19:04

Zazpigarrenez Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko diagnosiaren argazkia egin eta argazki horretan oinarritutako ondorioak atera ditu. “Zazpi urtean kezka areagotuz” esaldiarekin laburbildu ditu Behatokiko zuzendaria den Paul Bilbaok urteko txostenaren ondorioak.

2

Berrikuntza indizea EAE

Sustatu - EUSTAT
2008-04-24 : 12:04

Berrikutza modako hitza dugu azken urteetan. EUSTAT-ek kaleratu berri duen prentsa oharraren arabera, Euskal AEko Europako Berrikuntzako Indizea 0,37 izan zen 2007an. Eta Europako 27 lurraldeko indizea 0,45 zen. Sailkapenean Euskal AEk erdi inguruan kokatzen da, 2006an bezalaxe 13. postuan jarraitzen du.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu berriro ere martxan

Kulturgintza - TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa
2008-04-24 : 10:04

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bigarren edizioa aurkeztu du. Egitasmoa, irakurketa sustatzeko asmoz sortu dena, Hego Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker.

2

Roberto Navigliren hitzaldia

Eneko Agirre - IXA taldea
2008-04-23 : 13:04

Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterraren barruan, Roberto Navigli adituak hitzen adiera desanbiguazioa eta adieren granularitateari buruzko hitzaldiak eskainiko ditu Donostiako informatika fakultatean.

Informazioaren Gizartean Euskadi Plana 2010

Sustatu - Sustatu
2008-04-23 : 02:04

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak "Informazioaren Gizartean Euskadi Plana 2010" eta "Administrazio eta Gobernu elektronikoari buruzko Plana" onartu ditu. XXI. mendeko Gizartea "net Generation" izenez ezagutzen dugun belaunaldipean biziko denez, 400 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da bi planak aurrera eramateko. "Euskaraz erabateko esperientzia digitala ahalbidetzeko zerbitzuak" eta "Euskal kulturaren aldeko zerbitzuak" bultzatzea aurreikusten da planaren Euskadi sarean atalean.

Kontseiluaren 10. urteurrenaren harira

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2008-04-22 : 12:04

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren Urteko Batzarra Lapurdin izan da aurten, Bidarten hain zuzen. Bertan, Kontseilua osatzen duten 46 bazkideen hainbat ordezkari bildu dira. Batzarrean 10. urteurrenaren azken ekitaldiaren data eta lekua iragarri dute: "Abenduaren 13an Barakaldoko BECen egingo dugu ekitaldi nagusia".

1

Itzulpen lehiaketa 2008, Literatura Unibertsala bildumarako

EIZIE - EIZIE
2008-04-22 : 10:04

Literatura Unibertsalaren bildumarako 2008ko itzulpen lehiaketako epea 2008ko maiatzaren 20an amaituko da, eguerdiko 12ak baino lehen, eta EIZIE elkartearen egoitzara (Zemoria 25, behea – 20013 Donostia) bidali behar dira itzulpenak.

Ate irekiak Informatikan, Moodle-rekin errazago

Kepa Sarasola - EHU, Informatika Fakultatea
2008-04-21 : 16:04

Moodle ikastaroak prestatzeko tresna da. Gero eta erabiliago da unibertsitatean materialak zabaltzeko eta ikasleekin harreman estuagoa lortzeko. Kasu honetan, erabilera berezia egin dugu, eta Informatikako ate irekien egunaren berri emateko erabili dugu.

1

Surfrider 2008: surflariak zaborra biltzen

Gorka - Baleike
2008-04-21 : 11:04

Mundu osoan ingurumenaren aldeko ekimenak bultzatzen ditu Surfrider Fundazioak. Kostaldean pilatutako zaborra biltzea izaten da horietako bat. Larunbatean Zumaia eta Deba arteko kosta zatian zabor biltzen aritu ziren Zumaiako eta Zarauzko 20 bat surflari.

2

Animabasauri 4.0, Animabasque jaialdia

Sustatu
2008-04-21 : 10:04

Asteburu honetan hasi da Animabasauri 4.0-Animabasque , Euskadiko animazio jaialdirik garrantzitsuena. Kanada, Zeelanda Berria, Grezia, Kuba, Hegoafrika, Mexiko, Japonia edo Iran herrialdeetan ekoitzitako 100 lan inguru lehiatuko dira aurtengo edizioan, eta euskal filmak ikusteko aukera izango da.

Consumer Eroski irakurleen iritzi bila

Consumer Eroski aldizkaria - Consumer Eroski
2008-04-18 : 19:04

Consumer aldizkariak, irakurleen iritziak jasotzeko lekua zabaldu du. Edonork utzi dezake kontsumitzaileei zuzenduta daukagun aldizkaria edo webgunea hobetzeko iritzia.

1

Blogoneskak: Euskal blogosfera feminista

Sustatu
2008-04-18 : 15:04

Aste honetan izan dira Euskal Herriko 4. Jardunaldi feministak (3.ak izan zirenetik, 13 urte igarota). Eta jardunaldietatik irten den emaitzetako bat, Blogoneskak blog feministen komunitatea, Feevy biltzailearen bidez sortua.

Eibartarrak zerrenda, 10 urte

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2008-04-18 : 10:04

Duela hamar urte, mezu hau bidali nuen posta elektronikoz: Gauza bat aurkitu dut Interneten: posta- zerrendak doan sortzeko makina! probatzeko Eibartarrak zerrenda sortu dut eta apuntatu zaituztet por el morrazo. Harpidedunak gara: Luistxo, Oier, Garikoitz eta Maialen Araolaza, Eneko Agirre, Juanan Armentia eta Juanito Etxenike (hau Irungo kolega bat da). Printzipioz proba bat da hau. Hamar urte igaro dira, eta Interneteko komunitate euskaldun beteranoena osasuntsu dabil.

MoodleMoot Euskadi 2008

Iñaki Arenaza - Mondragon Unibertsitatea
2008-04-18 : 09:04

MoodleMoot Euskadi 2008, Moodle Esperientzi Elkartrukeen II. Jardunaldia, ospatuko da datorren Maiatzaren 23an (ostirala) Arrasaten Mondragon Unibertsitateak antolatuta.

1

Lorenz-en erakarlea eta tximeleta efektua

Sustatu
2008-04-17 : 12:04

Atzo hil zen Edward Lorenz meteorologo eta matematikaria, kaosaren teorien sortzaileetako bat. Eguraldiaren aldagai ñimiñoenak izan dezakeen ondorio handien inguruko lanak egin zituen, eta tximeleta efektua deitu zion horri. Honela laburbildu daiteke efektua: Tximeleta bat hegaldatu da Txinan, eta (ondorioen ondorioen) ondorioz, urakana gertatu da Karibe itsasoan.

2

ETAk ereindako sakeleko bonben hoax-a

Sustatu
2008-04-17 : 10:04

Hoax bat da Interneten bidez zabaltzen den gezur bat, normalean gutun-kate amaitezinen bidez bulegoz bulego hedatzen dena. Horietako bat zabaldu da aste honetan, ETAren bonba kanpaina arriskutsu baten berri ematen duena.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››