Objektibotik: euskal natura argazkitan
2008-04-04 09:04
Erakusketan Joxerra Aihartza, Antton Alberdi, Pedro Ayerbe, Ander Olaizola, Luis Llavori, Jose Mari Llavori, Peio Romatet, Mikel Tapia eta Felix Urrutiaren argazkiak ikus daitezke. Paisaiak, hegaztiak, ugaztunak, intsektuak, landareak, onddoak guztiak du lekua Leioako Campuseko liburutegi nagusiko erakusketa aretoan.
Argazki erakusketa apirilaren 14tik 20ra bitartean Leioako Campusean ospatuko den Natur Astearen barneko ekintzetako bat da, bi aste lehenagotik ikusgai izango dena. Tamaina ezberdineko 32 argazki ikusi ahal izango dira, Euskal Herrian zeharreko txango imaginario bat jarraituz. Argazkiak 50 cm-tik 1,5 metrorainoko tamaina dute, guztiak koloretan.
Astelehenetik ostiralera goizeko 11etatik arratsaldeko 3ak arte egongo da zabalik eta sarrera doakoa izango da. Beraz, natura eta argazkilaritza maite dituen oro gonbidatuta dago argazki eder hauetaz gozatzera.
Erantzunak kargatzen...