Teknologia albisteak

Ermuko Appa Hi! Hitanoan trebatzeko app-aren Bizkaiko lehen bertsioa

Erabiltzailearen aurpegia
gaur : 08:50

Ermuko Udalaren eskariz, 2024 amaieran hasi zen Badihardugu Euskara Elkartea Appa hi! aplikazioaren Ermuko bertsioa prestatzen. Codesyntaxek Badihardugurentzat garatutako hitanoan trebatzeko Appa hi! aplikazioak Bizkaiko lehen bertsioa eskuratu du horrela.

Fernando Aranberri filologo eta euskara teknikariak 1996an kaleratu zuen Ermua eta Eitzako euskara liburua erabili da oinarri gisa eta, Aranberriz gain, Esti Gonzalez Euskal Birusa elkarteko kidea eta Drogetenitturri aldizkariko arduraduna ere izan dugu laguntzaile.

Bpst astean modu jolasgarrian hitanoaren oinarria jasotzeko helburuarekin sortu genuen Appa hi! aplikazioa 2021ean, gamifikazio kontzeptuak gehituz ezagutza prozesu bati. Aplikazioa Oñatiko Ingo xonau! proiektuari lotuta sortu bazen ere, berehala hasi ginen euskara batuko atala eta beste hainbat herritako bertsioak sortzen. Ermukoa Appahi! aplikazioko 12. bertsioa da eta Bizkaiko lehenengoa, hain zuzen ere, nahiz eta bizkaierako edo Mendebaldeko euskarako bertsioak egon diren lehenagotik (Oñatikoa bertakoa, noski).

Hamabi bertsioek ez dute esan nahi 12 app desberdin daudenik. Instalatzen duzu, eta bertan dituzu herri desberdinetako formekin jarduteko aukera. Gainera, 2023tik lehiaketak eta taldeak antolatzeko sistema du aplikazioak.

Instalatzeko, hemen: Appa hi! 

Erantzun

Sartu