Teknologia albisteak

Ez dira "San Ferminak" baizik eta '"sanferminak", baina zalantzak ditugu oraindik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-07-08 : 11:32

Euskaltzaindiak eta UZEIk ohar baten bidez oroitarazi digute denoi ez direla "San Ferminak" Iruñeko (eta beste herri batzuetako jaiak), baizik eta 'sanferminak'. Lotuta eta letra xehez idaztekoak dira horrelako jai-izenak. Konforme, baina... "San Fermin jaiak" ere ez? hau da, jai edo festa hitza gehitzen dugunean, 'sanfermin jaiak' ala 'San Fermin jaiak'. 

Euskaltzaindiak san, santu eta done hitzen erabilera finkatzen duen arauan esaten duenez, letra xehez idazten dira sanferminak, santakatalinak, sanprudentzioak eta parekoak. Pluralean deklinatuta, gehitzen du arauak. Baina beste zalantza hori... ba ez da argitzen.

Eta San Zernin?

Bestalde, bada beste santu izen berezi bat Iruñean. San Zernin burguari izena ematen diona: San Zernin hori Done Saturdi da euskaraz, eta gaztelania estandarrean San Saturnino litzatekeena, baina Tolosa Okzitaniakoa santua katolikoa izanez jatorriz, nafar erromantzean San Cernin forma zabaldu zen, Sant Sarnin okzitanierazko formaren eraginez. Tolosa hirian, hain zuzen, Saint Sernin esaten zaio frantsesez Done Saturdi Basilikari, hiriko eliza nagusiari.

Iruñean dagoen San Zernin elizari, berriz, bi modutan esaten zaio gaztelaniaz, San Cernin eta San Saturnino. Eta adi, gazteleraz CER-nin ahoskatua, ez cer-NíN.

Erantzun

Sartu