Teknologia albisteak

Asmoz Fundazioaren 2008-2009ko graduondoko tituluen eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia
Asmoz Fundazioa - Asmoz Fundazioa
2008-04-11 : 09:04

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, sare bidezko irakaskuntzan aitzindari den erakundeak, ikasturte honetarako ikastaroen proposamen zabala eskeini du.

2008-2009 ikasturteari begira, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak ondorengo ikastaroak eskaintzen ditu, guztiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) berezko tituluak direnak eta batzuk Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalarenak (UNED/UHUN) ere bai (unibertsitate-artekoak). Berritasun moduan, aurtengo eskaintzan bi unibertsitateko master eta lau unibertsitateko espezialista daude. Jadanik matrikulazio epea zabalik dago.

Unibertsitateko Masterra:

*Eraikuntzetako Ingenieritza Termikoa (erdibidekoa) - 60 ECTS kreditu

*Integrazio Politikoa eta Bateratze Ekonomikoa Europar Batasunean (on line) - 60 ECTS kreditu

*Ingurumen Zuzenbidea (on line) - 60 ECTS kreditu

*Nazioarteko Merkatal Zuzenbidea (on line) - 60 ECTS kreditu

Unibertsitateko Espezialista:

*Lurralde Antolakuntza eta Kudeaketa (on line) - 30 ECTS kreditu

*Garapen Iraunkorra. Tokiko Agenda 21aren kudeatzailea (erdibidekoa) 30,2 ECTS kreditu

*Gertaera traumatikoen biktimei laguntza (erdibidekoa) - 30 ECTS kreditu

*Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak (erdibidekoa) - 34 ECTS kreditu

*Nazioarteko Merkatal Zuzenbidea (on line) - 30 ECTS kreditu

*Giza Eskubideak (on line) - 33 ECTS kreditu

*Eusko Ikasgaiak (on line) - 30 ECTS kreditu

*Hizkuntza Plangintza (HIZNET) (erdibidekoa)- 36 ECTS kreditu

Unibertsitateko Graduaurrekoa:

*Detektibe Pribatua (erdibidekoa) - 180 ECTS kreditu

Informazio gehiago eskuratu nahi duenak ikastaroen inguruan, nahiz matrikulazio prozesuan, www.asmoz.org web orrian kontsultatu dezake, edota 943212369 telefonora deituta.

Erantzun

Sartu