Milaka irakasle eta irakaslegairentzat EAEko hezkuntza publikoan ordezkapen plazak lortzea urteroko kontu latz bat da, bizibide nagusia askorentzat, eta burokratikoki beti erraza ez den kontua. EAEko agintariek kalkulu-orri bat banatuz errazten omen dute prozesua, eta aurten, datu horien gainean bi web aplikazio garatu dituzte pare bat lagunek.
Bi aplikazioak, azken batean, Excel hori modu egituratu edo erraztuan arakatzeko tresnak dira. Excela jaisteko, irakasle bakoitzak Hezigunea deritzon gunean aurki dezake.
Esleipenak.com eta Hezkuntza IKHA plazen hautatzailea. IKHA da Ikasturte Hasiera adierazteko sigla Jaurlaritzaren mintzoan; gazteleraz COCU.
Lehenaren hizkuntza aukera nahasgarri eta ez oso zuzenak despistatu gaitu pixkat. Besteak hainbesteko erabilpena izan zuen duela egun pare bat, non kudeatzaileari zerbitzari gastuak disparatu zitzaizkion eta partzialki itxi behar izan zuen.
Bataren eta bestearen inguruan, datu pribatutasunari buruzko kezkak eta eztabaidak ere ageru dira, Euskal Hezkuntza Irakasle Sarea telegram taldean, adibidez. Izan ere, bai Telegrameko talde hori edo Facebooken antzeko gaiaz sortutako talde pribatu batean milaka lagun dabiltza egunotan aplikazio hauek eta gainerakoak eztabaidatzen.
Erantzun
Sartu