Teknologia albisteak

Gaindegia Txostena 2007

Erabiltzailearen aurpegia
Gaindegia - Gaindegia
2008-04-04 : 11:04

2007 urtean Euskal Herriaren garapenean eragin zuten gai ekonomiko eta sozialak lantzen ditu modu dibulgatibo eta irakurterraz batean GAINDEGIA TXOSTENA 2007 argitalpenak. Aurkezpena ostiral honetan, hilak 4, arratsaldeko 18:30etan hasita izango da Gipuzkoako Bazkundean. (Edukiak dagoeneko eskuragarri daude sarean)

Argitalpena herri ikuspegia duten eragile sozio-ekonomikoei zuzendua dago eta helburutzat Euskal Herriko ekonomia eta gizarteko datuak eta ikuspuntu desberdinak eskaintzea du.

Edukien artean nabarmentzekoak dira Euskal Herria neurtzen duten adierazle nagusien zerrenda eta hauen analisia zein arlo desberdinetako adituek egindako hausnarketa gai desberdinei buruz. Informazio osagarria Gaindegiaren web gunean.

Argitalpenean ekonomilari ezagunak, soziologoak, hedabideetako profesionalak eta arlo desberdinetako profesionalek hartu dute parte. Txostenaren zuzendaria Jose Ramon Bustillo kazetaria izan da.

Aurkezpena apirilaren 4ean izango da Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan, Donostian, (Tolosa Hiribidea 75) arratsaldeko 18:30etan hasita.

Eduki guztiak www.gaindegia.org/eu/gtxostena07 helbidean eskuragarri daude lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa).

Erantzun

Sartu