Teknologia albisteak
1

Sautrelaren denboraldi berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sautrela
2008-04-10 : 10:04

Neguko atsedenaren ostean, hemen da Sautrela, eta ohi duenez, literaturari ez ezik letrei eta liburuei ere arreta berezia eskaini nahi die Hasier Etxeberriak gidatzen duen saioak.

Gure idazleentzako plaza izateaz gain, Sautrelak munduko idazleei lekutxoa egiteko asmoarekin jarraitzen du. Hori horrela, denboraldi berri honetan, udaberrian argitaratuko diren liburuei eskainiko die arreta, baina baita gurera hurbilduko diren idazleei ere.

Erreportaia eta elkarrizketekin batera, munduaren zabaleko literatur pitxiak eta Anjel Lertxundi eta Itxaro Bordaren irakurketa hautatuez gozatzeko parada izango du ikusleak.

Hasier Etxeberriaren gidaritzapean Xabier Gantzarain eta Jon Benito arituko dira gidoilari lanetan. Errealizazioan berriz, Guille Sanchez eta Maialen Sarasua egongo dira, eta produkzioan Nagore Olkoz.

Lehen saioa Apirilaren 12an emitituko da, larunbatarekin, honoko osagai hauekin: erreportaian Simone de Beauvoirren mendeurrenaz arituko gara; elkarrizketan, aldiz, Aingeru Epaltza ekarri dugu geurera, berrikitan argitaratu duen Bezperaren bezpera saiakera liburuaren aitzakian.

Erantzunak

Sustatu
2008-04-10 : 10:51

Hasier Etxeberriak bere blogean kargatu du promozioko bideo labur bat, John Cheever idazlearen zita batean oinarri duena.


Erantzun

Sartu