Elekak itzulpen-zerbitzu txiki eta autonomoei zuzendutako zerbitzu berria abian jarri du.
Gaur egun ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnak ezinbesteko laguntza bilakatu dira itzulpengintzaren alorrean. Halaber, batzuetan zaila da teknologiek daramaten erritmoa jarraitzea batez ere itzulpen-zerbitzu txiki edo itzulpengintzan aritzen diren autonomoentzat.
Hori dela eta, Elekak itzulpen-zerbitzu txiki eta autonomoei zuzendutako zerbitzu berria abian jarri du.
Zerbitzu berri honek ondoko abantailak eskainiko ditu:
-Arreta telefonikoa egon daitezkeen arazo informatikoetan laguntzeko (9:00etatik 16:00etara).
-Urtean itzulpengintzarekin erlazionatutako hiru buletin banatuko dira posta elektronikoz. Horietan itzultzaileentzat baliagarria den informazioa banatuko da, hala nola, OLI tresnei buruzko berriak, itzulpen-memoriei buruzkoak, etab.
-Kasuan-kasuko lan-metodologia optimizatzeko aholkularitza.
-Euskaraz Lan Egiteko Tresnak (ELET) web aplikazioan sarbidea.
-Tarifa bereziak Wordfast OLI tresna instalatzeko eta trebatzeko.
Informazio gehiago: info@eleka.net helbidean edo 943 377 225 telefono zenbakian.
Erantzun
Sartu