EuskoSarek, Concordia Elkartearekin eta Behe Nafarroako Azkarateko Udalarekin batera, deialdia luzatzen dio Azkarateko Gazteluaren berreraikitze lanetan jarduteko prest leudekeen munduko Euskal Komitate Globalaren kide diren gazteei (auzolanean abuztuaren 1etik 23ra). Aurrikuspena da eraikina Diasporaren Nazioarteko Zentro bilakatzea. Izena emateko (ekainaren 1eko arteko epea), Euskal Herritik kanpoko euskal kolektibitate baten kide izan beharra dago.
Azkarateko Udala, Behe Nafarroan, Donibane Garazitik gertu dagoen udalerria, bertako jauregian Euskal Diasporaren Nazioarteko Zentroa Larregoien ezartzeko sustapen lanetan ari da. EuskoSarek ekimen honekin bat egiten du. .
Abuztuaren 1a eta 23a bitartean, munduko borondatezko lankideen hirugarren bidaia egingo da jauregiaren birgaitze eta zaharberritze lanetan parte hartzeko. Lehen bidaia 2006eko abuztuan egin zen, bigarrena 2007ko uztailean.
Horretarako EuskoSarek Euskal Komunitate Globalaren kide diren gazteak hautatuko ditu, abuztuan bolondres gisa lanetan jardun daitezen. Hautagaiek hegazkinerako txartelak bakarrik erosi beharko dituzte; gainontzeko kostuak antolatzaileek hartuko dituzte beraien gain.
Jauregian egingo diren lanak eta Euskal Herriko egonaldian zehar egingo diren atsegin hartzeko aktibitateeen ardura Concordia Elkartearen eta EuskoSareren esku egongo dira. Concordia Nazioarteko Lankidetza Programen antolakuntzan diharduen erakundea da.
Deaildiaren oinarriak zehatz-mehatz ezagutzeko hemen.
Hona Azkarateko Fargas gazteluaren inguruko informazio apur bat eta argazki bat.