Orain arte, e-posta helbide baten jabe garen herritarrak spameatu izan gaitu Lokarrik gupidarik gabe. Elkarrik egiten zuen hori, eta haren errautsetatik jaiotako Baketik eta Lokarri erakundeek ere bide beretik jarraitu zuten gero, e-posta bidezko propaganda indiskriminatuarekin. Alderdi politikoen, agintarien eta ETAren ordua iritsi da orain.
Orain, webgunearen bidezko kanpaina bat jarri du martxan Lokarrik, akordioaren aldeko eskakizun bat sina dezagun. Iradokitzen dutenez, sinatu ondoren botoiari sakatuz gero, mezu elektroniko bat bidaliko omen da: "Idatzi zure izen-abizenak eta helbide elektronikoa eta sakatu "Bidali" denek zuzenean jaso dezaten mezu hau", dio Lokarrik. Kanpainak gaztelaniaz duen izenburuak euskaraz baino argiago adierazten du hori: Tienes un email.
Jasotzaileak izango dira, EAEtik betetzen baduzu (webgunean aukera hori hartzen baduzu, alegia), Ibarretxe lehendakaria eta Rodriguez Zapatero, Nafarroatik, Miguel Sanzek ere jasoko du. Horiez gain, "alderdi politiko guztiek" jasoko omen dute mezua. Eta baita ere ETAk. Erakunde armatuak nola jasoko duen ez dute zehazten: "ETAri dagokionez, bilatuko du Lokarrik erakunde horri mezu hau helarazteko biderik"
Erantzun
Sartu