Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskararen jatorriaren 3. biltzarra, Oka-Iruñan maiatzean

Elkarteak egindako gai honi buruzko adierazpenean gure proposamenak bildu dira: Oka-Iruña deitzea eta ez Iruña-Veleia, ikerketa talde zabal bat egitea (dagoeneko sortu dute baina lehen zeuden hizkuntzalari berberak daude), indusketekin jarraitzeko laguntza ekonomiko gehiago izatea, etab. Biltzar honekin, idazkun hauek euskararen jatorriaren argitze prozesuan duten balioa azpimarratu nahi dugu, bereziki, indarrean dauden teoria batzuk zalantzan jarri dituztelako.

Hirugarren biltzar honetan Josu Naberen euskara sortzeko gure arbasoek erabili ziztuzten erroez arituko da, gutxien ezagutzen direnei tarte gehiago eskainiz. Alfontso Martinez Lizarduikoak euskaldunen migrazioek Europa osora zabaldutako protoeuskara aztertu du, besteak beste, populazioen genetika, paleohizkuntzalaritza eta paleoantropologia erabiliz.

Ondoren, Oka-Iruñeko indusketen balioaz arituko da Patxi Alaña, orain arte hedabideetan agertutako informazioa oinarritzat hartuta. Arratsaldean, indusketak bisitatuko dira eta, ondoren, euskararen zazpi erroei buruzko mahai ingurua izango da, aurreko biltzarretan parte hartu duten adituek bideratuta. Ondoren Komunikazioen atala izango da, zenbait aurkezpen laburrekin. Egitarautik kanpo, gauean afaria izango da, eguneko ezken jatorkinak komentatzeko.

Egitaraua

10:00 Aurkezpena
10:15 Josu Naberan Naberan: "Toponimiaren ekarpena aitzin euskarari"
11:30 Alfontso Martinez Lizarduikoa: "Euskara historiaurreko Europaren hizkuntza"
12:45 Patxi Alaña Arrinda: "Oka-Iruñeko idazkunen balioa"
14:00 Bazkaria (Rosa jatetxea)
16.00 Bisita: Oka-Iruñeko indusketak

17:15 Mahai ingurua:
Euskararen oinarrizko 12 hitzen etimologia, gaur egun dauden teorien interpretaziotik:
- ur: lur, elur
- iz: izen, piztu
- in: egin, eragin
- aba: neba, izeba
- egu: eguzki, eguna
- eusk/erd: euskera, erdera

Hizlariak: Bittor Kapanaga, Jesus Segurola, Felix Zubiaga, Josu Naberan, Antonio Arnaiz, Antonio Mendizabal, etab.

19:15 Komunikazioak
19:45 Amaiera
21:00 Afari-kolokioa (nahi dutenentzat, Rosa jatetxean)

Izen-ematea

- Noiz: 2008 maiatzaren 17an larunbata
- Biltzarraren lekua: Oka-Iruñeko udalerrian, Langraitz herrian (Gasteiztik 8 km-tara)
- Ekarpena: 45 euro (bazkaria barne). Ikasle, langabetu edo familia bereko 3 kide: 30 euro.
- Euskadiko Kutxa: 3035 0057 97 0570056962 (jarri izen abizena + eposta)
- Izena emateko: euskararenjatorria@gmail.com Tel. 946 004101

Aurreko biltzarrei buruzko informazioa: http://www.euskararenjatorria.eu


Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu