Teknologia albisteak

"Euskarari trufarik ez!": elkarretaratzea gaur Baionan EEPren egoeraren harira

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-07-07 : 09:49

Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) aurrekontu hedaturik gabe, eraginkor izateko aukerarik gabe eta krisian dela salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako (uztailak 7) Baionan, Departamenduko egoitzaren aurrean, "Euskarari trufarik ez!" lelopean.

Joan den astean Baiona Ttipian agerraldia egin zuten euskalgintzako sustatzaile ezagunek gaurko elkarretaratze hau deitzeko. Euskal Konfederazioa, Seaska, AEK, Plazara edota euskarazko hedabideetan jarduten duten eragileek egin dute deialdia.

"Euskarari etorkizuna bermatzeko, hizkuntza politikak ausardia eta baliabideak behar ditu", azaldu zuten, eta erakunde publikoek EEPren aurrekontua zein gutxi igo duten salatu. EEPren egituraren parte diren lau erakundeek (Euskal Hirigune Elkargoa, Akitania Berria eskualdea, Pirinio Atlantikoetako departamendua eta frantziar Estatua) haien ekarpena 300.000 euroraino goititzeko aukerari ezetza eman dio Parisek, 100.000 eurorainoko ekarpen gehigarria iragarri duten arren.

Hala ere, 100.000 euro horiek larriki eskas direla uste du euskalgintzak, eta Euskal Hirigune Elkargoak aurreratu du EEPren berritzea baldintza hauetan sinatzea ez dutela aurrikusten. Sei hilabeteko epea proposatu du Euskal Elkargoak EEPren gainerako partaide instituzionalekin elkarrizketari ekiteko, hobekuntzak lortzeko asmoz.

Erantzun

Sartu