Teknologia albisteak
1

PlayStation belaunaldia Literatura Astean

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal - HUHEZI
2008-04-15 : 13:04

Gaur aurkeztu da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, X. Literatura Astea, goiburu honekin: “Play Stationaren belaunaldia? XXI. mendeko poesia eta gazteak”.

Mondragon Unibertsitateak berak bezala, HUHEZIko Literatura Asteak ere 10 urte bete ditu aurten, eta, hori ospatzeko, antolatzaileek poesia aukeratu dute gaitzat, baina ez edozein poesia, gaur gaurkoa baizik, PlayStation belaunaldiak egina. Antolatzaileek esan bezala, “gure gazteak, jada, PlayStationaren belaunaldia dira, 22 urte inguru dituzte, eta milaka ordu eman dituzte bideo jokoetan, e-posta/sms-ak idazten, telefono mugikorretik hitz egiten”. Baina, posible da PlayStationaren ostean poesia idaztea? Hori da jardunaldi hauetan entzuleak ebatsi beharko duena…

Egitaraua

Apirilaren 21ean, Anjel Errok “Poematrix (relouded)” saioa eskainiko du arratsaldeko 6:30etan. Galdera klabeari erantzuten saiatuko da: Posible da PlayStationaren ostean poesia idaztea?”. Gainera, aldarrikapena egingo du latindar poesiaz.

Apirilaren 22an, Anarik “Kantuaren poHesia” saioan kantuaren eta poemaren arteko aldeez (hesiez) hitz egingo du. Bere kantu batzuen harilkatzea izango du hizpide eta kanta berri batzuk estrainekoz kantatuko ditu. Goizeko 11:30etan izango da saioa.

Apirilaren 23an, Beñat Sarasolak “PlayStationaren ondoren, apokalipsia ala emantzipazioa?” saioan puntuari erantzuten saiatuko da ("Posible al da poesia PlayStationaren ondoren?"). Oinarriturik Umberto Ecoren "Apokaliptikoak eta integratuak" bereizketan, bere postura defendatuko du. Poesiaren indar iraultzailea berreskuratu behar dela defendatuko du. Irakurketei dagokienez, banguardietako poesia eta testuak irakurriko ditu, batez ere surrealistak. Arratsaldeko 6:30etan.

Apirilaren 24an, Gose taldea izango da trikitixa eta musika elektronikoaren uztarketa biziarekin. Goizeko 11:30etan.

Apirilaren 25ean, Fakultateko ikasleak emanaldi berezia egingo dute poesia eta musika uztartuz. Arratsaldeko 15:00etan, “Poesiak eta zubiak”.

Erantzunak

Angel Erro
2008-04-16 : 17:24

Azken orduko eztarri arazo batzuk tartean, nire saioa ez da "relouded" izango, "reloaded" baizik. Arrazoi berberagatik latindarren aldarrikapena ohartxo batean gera daiteke.

Erantzun

Sartu