Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Objektibotik: euskal natura argazkitan

Antton Alberdi - EuskalNatura.net
2008-04-04 : 09:04

EuskalNatura.net webguneak antolatuta, “Objektibotik: euskal natura argazkitan” izeneko argazki erakusketa ikusgai da EHUren Leioako Campusean apirilaren 18ra bitartean. Bertan, Euskal Herriko naturako formatu handiko 32 argazki ikus daitezke, bederatzi argazkilarik ateratako erretratuak, hain zuzen ere.

Arrasate: ez du aurrera egin PPren mozioak

Sustatu
2008-04-03 : 23:04

Alkatearen kalitatezko botoarekin, ez du aurrera egin PPk Isaias Carrascoren atentatua gaitzetsi eta Udala terrorismoaren aurkako "edozein" ekimenen buru izateko eskatuz aurkeztu duen mozioak. Hain zuzen, 7 boto izan ditu alde mozioak (PP-ko bat, PNV-ko hiru eta EA-ko bat), ANVko 7 kontra eta Aralar abstenitu egin da. Itziar Lamarainen mozioak ez du aurrera egin alkateak kalitatezko botoa erabili du-eta. Azpimarragarria da PSE-EEko lau zinegotziak ez direla osoko bilkurara joan ezta EAJko Luis Mari Apraitz eta Ezker Batuko Joseba Ugalde zinegotziak ere ez direla bertan izan. Gauzak horrela ez da onartu mozioa. Bozketaren bideoa ere badago goiena.net atarian.

1

"Gipuzkoa 2.0" euskarazko kultura edukiak sustatzeko programa

Sustatu - Gipuzkoa.net
2008-04-03 : 21:04

Kultura edukiak formatu digitalean euskaraz sortzea nahiz zabaltzea eta kultura lan monografikoak edozein euskarritan argitaratzea bultzatzeko helburuarekin, proiektu eta jarduera kulturaletarako laguntzak emango ditu "Gipuzkoa 2.0" programak.

7

Itoiz, 30 urte

Gari Araolaza - itoiz.tumblr.com
2008-04-03 : 11:04

Azken urteotan Itoiz hitza urtegiarekin lotuta badago ere, oraingoan musika taldeaz ari gara. Izan ere, duela 30 urte grabatu zuen Itoizek beraien lehenengo diska.

1

Arabako bertsolari txapelketaren finala larunbatean

Lierni Altuna - Arabako Bertsozale Elkartea
2008-04-03 : 10:04

Apirilak 5, larunbata, arratsaldeko 5etan Gasteizko Printzipal Antzokian izango da Arabako bertsozaleon festaren amaiera handia final nagusiarekin.

1

Film Laburren V. Zirkuitua

Sustatu - Topalekua
2008-04-02 : 10:04

Apirilaren 3tik maiatzaren 15era bitartean "Zinea Euskaraz", Topaguneak antolatutako Film Laburren V. Zirkuituan: 10 film labur 38 herritan ikusteko aukera, horretan datza zirkuitua. Euskaldunek egindako zinea euskal ikus-entzuleen esku, begi, belarri, bihotz…

6

Zerbitzu kulturalen berrantolaketa Tabakaleraren inguruan

Tabakalera - Tabakalera
2008-04-02 : 10:04

Tabakaleraren inguru kultural eta instituzionalean adostu den asmo handiko berrantolaketa bati esker, Gipuzkoan kultura bisualaren arloan lanean diharduten zenbait ekipamenduk bat egingo dute Tabakaleran.

Kazetaritzaren etorkizuna: teknologia eta erabiltzaileak

iPtx - Gaztelumendi.org
2008-04-02 : 10:04

Urtero kazetaritza digitalaren inguruko jardunaldia egin bide dute Huesca aldean. Hangoa hemendik jarraitzerik ere badugunez, Juan Varela adituaren blog eta idatziak irakurtzen ditugu. Laburtuz, hango berri eta kazetaritzaren inguruko datu asko eman ohi du normalean. (Gaztelumendi.org-en argitaratua, eta handik hona ekarria, haren lizentziari esker)

Kontseiluko sortzaileek "Euskaraz bai" adierazpenarekin bat egin dute

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2008-04-01 : 16:04

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua orain dela 10 urte luze sortu zen, 1997ko abenduaren 6an, Durangon. Sorrera posible egin zutenekin agerraldia egin dute gaur Donostiako Costa Vasca Hotelean. Bertan ‘Euskararen Unibertsoa’ jardunaldiak antolatu ziren 1997ko martxoan. Ehundaka adituk parte hartu zuten hausnarketetan eta bertan erabaki zen euskalgintzak bilgune baten beharra zuela: handik hilabete batzuetara sortu zen “Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua”.

10

Ez gehiago MCC, orain Mondragon

Sustatu
2008-04-01 : 11:04

Mondragon izango da MCC enpresa taldearen izen berria. Azenturik gabe. Logoa ere aldatu dute: elkarri eskua ematen dioten bi pertsona irudikatzen dituen M hizkia izango da logotipoa. Izen eta logo horrek humanity at work leloa eramango du alboan, euskaraz gizatasuna lanean.

YouTuberen APIarekin probak egiten Googleren eskutik

Nando Quintana - CodeSyntax
2008-04-01 : 10:04

Joan den asteko ostegun arratsaldean, zenbait programatzaile elkartu ginen Googleren Madrilgo egoitzan. Googleko programatzaile talde txiki batek zuzendu zuen saioa. Zehazki, hizlari nagusia konpainiaren Londresko egoitzatik zetorren. Gaia: Youtube-ren API berrria zen.

Berrikuntza foroa: Jarri berrikuntza zeure agendan

Enpresa Digitala - SPRI
2008-04-01 : 10:04

Apirilaren 3an, doako jardunaldia Donostiako parke teknologikoan: Berrikuntza foroa: Jarri berrikuntza zeure agendan. Antolatzailea: Berrikuntzaren Agenda, SPRIk sustatutako programa.

4

Photoshop eta Flickr, nor baino nor

Joxe Aranzabal - HUHEZI
2008-03-31 : 11:03

Adobek sarean jarri berri du Photoshop programaren doako bertsioa. Photoshop Express deritzo, eta nor bere nabigatzailetik sar daiteke bertan. Aplikazio ona da, baina Adobek hautsak harrotu ditu ezarri dion lizentziarekin. Bien bitartean, Flickr-ek ere aplikazio bat atera du, Picnik, hori ere doakoa, argazkiak sarean editatzeko.

3

ZingiZango.com: legazpiarrengandik legazpiarrengana

ZingiZango - ZingiZango
2008-03-28 : 07:03

Urte bete bada Legazpin ZingiZango euskara elkartea sortu zela. Bere ikur nagusia web orria izan da eta web hau berritu dugunean horren berri eman nahi diegu sustatuzaleei.

Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko arau egokirik?

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2008-03-25 : 11:03

Martxoaren 15a kontsumitzaileen nazioarteko eguna dugunez Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko ordezkariak erabiltzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideen bermeaz mintzatu dira.

Elekak eta Le Journal du Pays Basque-k Sarean zer? izeneko aplikazioa garatu dute

Ainhoa Salegi - Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, S.L.
2008-03-18 : 09:03

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak eta Le Journal du Pays Basque agerkariak Sarean zer? izeneko aplikazioa garatu dute, eta ostiralean aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Liburuak aukeratzeko aholku zerbitzua

Ion Rey - Edurne Iribarren - Iturrama BHI
2008-03-17 : 11:03

On-line zerbitzu bat ireki dugu 11-14 urte bitarteko gazteei liburuak aukeratzen laguntzeko.

Hasi gara liburutegiko maileguetan kanona ordaintzen

Sustatu
2008-03-17 : 09:03

Hego Euskal Herrian bizi direnak hasi dira jada liburutegietako liburuengatik kanona ordaintzen. CD guztiengatik SGAEri ordaintzen diogun bezala, liburutegi publikoetako liburu erosketa bakoitzarengatik, 20 zentimo CEDROrentzat.

2

Elkartasuna bidesaririk gabe

Patxi Baztarrika - Eusko Jaurlaritza
2008-03-14 : 17:03

Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak helarazi digu iritzi artikulu hau.

1

XML teknologia, ikastaroa.

Ainara Muñoz Sarasola - Asmoz Fundazioa
2008-03-14 : 12:03

Asmoz Fundazioak,XML teknologia: Oinarriak eta tresnak ikastaroa antolatu du.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››