Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ar Redadeg, bretoieraren Korrika

Sustatu - Sustatu
2008-04-14 12:04

Apirilaren 30ean, gauerditan Naoned-eko (Nantes) Plasenn Vreizh -etik (Place de Bretagne) abiatuko da Ar redadeg edo Korrika bretoiera.

Irteera aurretik zinema, jolasak, musika eta giro ona izango da.

Maiatzaren 3an larunbatarekin bukatuko du Bretoien Korrikak bere ibilbidea Karaez herrian arratsaldeko 16:30-17:00 inguruan.

Hiru egun eta hiru gauetan, 600 kilometro inguru egingo dituzte. Bost departamentu eta eskola edo gau eskoletan bretoiera irakasten den herri guztietatik pasatuz. Ibilbide osoa Ar redadeg webgunean.

Gurean bezala, azken egunean irakurriko den mezua duen lekukoa eramango dute ordezkariek.

Iparraldean Seaskak eta AEK-k autobus bat antolatzen dute lasterkaldiaren heltzera joateko, informazioa Euskal Kultur Erakundearen webgunean .

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu