Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Steam eta GOG-en beherapenak euskarazko bideojokoak erosteko

Sustatu
2023-11-23 : 09:42

Ibai Oihanguren bideojokoen garatzaileak abisatu du: "Euskarazko bideojoko bat erosteko asmotan bazabiltza, orain duzu une paregabea! Steam eta GOG dendetan udazkeneko merkealdia hasi da",

Madonnaz eta Birjina gaztettoaz gehiago

Sustatu
2023-11-23 : 08:37

Herenegungo albistearen inguruan (Madonnaren bira berrian berriro euskara) informazio zehatzagoa osatu dugu azken orduetan. Batetik 'Birjina gaztetto bat zegoen' gabon-kanta gisa oso ezaguna dela ingelesez ('The angel Gabriel from heaven came'), apaiz anglikano batek 19. mende amaieran Euskal Herrian ezagutu zuenetik egindako itzulpena bategatik. Bestetik, ez dela nobedadea izan Madonnak aurtengo biran erabiltzea, Kalakanekin 2012ko hartan ere egindakoan ere azaldu baitzen, beste kontestu batean baizik.

Argi-oilarra eta naturaren beste irudi ikusgarri batzuk

Sustatu
2023-11-22 : 12:48

Natura argazkilaritzako sariketa bat baino gehiago egiten da han-hemenka. The Nature Conservancy AEBetako erakundeak egin duena ekarri dugu hona irudi ikusgarriak saritu dituztelako eta batek bereziki arreta deitu digulako: argi-oilar eder hori hegan, sekula izen hobeto merezitakorik... 

Jardunaldia: Euskarazko hizkuntza teknologiak Kultura eta Sormen Industrietan

Sustatu
2023-11-21 : 17:15

Jardunaldia izango da azaroaren 23an, etzi, ostegunarekin Langune elkarteak antolatuta, gai honen inguruan Kultura eta Sormen Industrietan (KSI) euskara hizkuntza teknologien bidez sustatzea. Errenterian izango da zita, 12.00etatik 14.00etara, Torrekua eraikinean. Euskara hutsezko jardunaldia izango da.

Madonna berriz euskaraz bere 2023ko mundu biran

Sustatu
2023-11-21 : 15:52

Duela 11 urte bezala, Madonnak euskara darabil bere mundu biran. 2012ko hartan, The MDNA TourKalakan talde euskalduna Madonnaren showaren parte izan zen. Oraingo The Celebration Tour honetan ez dirudi Kalakan partaide zuzena denik, baina Like a Prayer kantu ezagunaren intro bezala agertzen den Birjina gaztetto bat zegoen elizako kantu zaharra grabatu zuen Kalakanek 2009an, eta uste dugu eurena dela parte hori.

Ez askatu etxeko animaliarik urmael eta putzuetan

Sustatu
2023-11-21 : 12:26

Iñaki Sanz-Azkue biologo eta irakaslearen salaketa sare sozialetan: ez askatu etxeko akuarioetako animaliarik mendi eta basoetako putzu edo erreketan. Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendatutako Gipuzkoako bazter batean, putzu naturaletan karpak ikusirik, horrek anfibioentzako dakarren arriskua salatu du Sanz-Azkuek. Beste lagun batek iruzkindu duen bezala: "Ez askatu inoiz arrainik (ezta dortokarik ere) urmaeletan ezta putzuetan. Hori ekiditeko modurik onena zuzenean horrelako animaliarik ez erostea, animali exotikorik ez erosi eta are gutxiago mendian askatu. Anfibioen eta burruntzi larben predatzaileak dira."

Berriak webgunea berritu du gaur, eta paperezko diseinua bihardanik

Sustatu
2023-11-20 : 09:24

Berria egunkariak jakinarazi du gaur bere diseinua berritu duela, "modu integralean, webgunean bezala papereko edizioan, eta Iruñeko Somos Errea estudioaren laguntza izan du lan horretan (...), webguneko testuak eta atalak argitsuagoak izango dira, eta irakurterrazagoak". 

Zenbat podkast Rikardo Arregi sarietan ezta?

Sustatu
2023-11-16 : 19:30

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako hautagaiak jakinarazi dira (2023ko edizio honetakoak), eta horietxek errepasatu ditugu Segura Irratiko eta Twitcheko zuzeneko honetan. Aipagarria egin zaigu guri eta beste batzuei, komunikazio zein kazetaritza alorretan podkastak direla nagusi aurten... Horietako baten irudia ekarri dugu hona hau ilustratzeko Harpa Jotzen umorezko podkasta, Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik zuzentzen dutena.

Datorren urteko Korrika aurkeztu dute, app eta guzti

Sustatu
2023-11-16 : 15:14

Gaur jakinarazi du AEK-k 2023ko Korrika, euskararen aldeko lasterketaren historian 23. edizioa, datorren urteko martxoan izango dela, Irundik Baionarat.

Audiogile Berriak, euskarazko soinu fikzioa sustatzeko ekimena

Sustatu
2023-11-15 : 09:22

EITBk eta Donostiako Tabakalera kultura zentroak euskarazko soinu fikzioa sustatzeko Audiogile Berriak ekimena jarri dute martxan. Hiru proiektu egonaldi gisara garatu ahal izango dira, eta epaimahai batek horietarik bat aukeratuko du prozesua amaitzeko, irabazlearen ekoizpena EITBk aurrera eroango duelarik.

 

1.700 milioi segundu pasa, Unix denboran

Sustatu
2023-11-15 : 01:26

Bart gauerdia baino lehentxoago, Unix Denbora 1.7 miliarretara pasatu da, 1700000000 edo 1.700 milioi segundu ordu informatiko honen hasiera gertatu zenetik, 1970eko urtarrilaren 1ean makinak segunduak kontatzen hasi zirenetik. Sustatun bereziki igartzen dugu hasi ginenetik Unix denboraren iragatea... gure artikuluen URL-etan baitago Unix denboraren marka, Sustatu.eus/1700008000 ordurako programatu dugularik delako artikulu honen argitalpena, azaroaren 15eko ordu txiki hauetarako.

Literaktum 2023, maitasunaren geografiak

Sustatu
2023-11-13 : 16:31

Donostiako urteroko Literaktum Literatura jaialdiak maitasuna izango du ardatz gaurtik azaroaren 23ra bitartean. Maitasunaren geografiak du izenburu aurtengo jaialdiak. Literaturan gai nagusienetako bat izan da maitasuna eta Literaktumek gaiari ikuspegi ezberdinetatik heldu nahi dio. Lehen maitasunaz, maitasun harreman berriez, maitatzeko modu berriez, laguntasunaz arituko dira sortzaileak.

1

Ruper Detector: hamar urteren buruan funtzionatzen segitzen du

Sustatu
2023-11-13 : 07:29

Urteurren berezi bat ospatzen da gaur, 10. urtemuga bete du euskal teknologiako pieza berezienak; Ruper Detektoreak. Hemen da duela 10 urteko albistea: Ruper detektatzeko makina. Hamar urteren buruan, funtzionatzen segitzen du.

Rikardo Arregi sarietako 2023ko finalistak jakinarazi dituzte

Sustatu
2023-11-12 : 12:33

Andoaingo Udalak antolatzen dituen Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako 35. ediziorako finalistak jakinarazi dituzte, komunikazioa eta kazetaritza alorretan. Zortzi finalisten artean, bost podkastak dira. Horrez gain, jakin da aurtengo ohorezko mugarri eta aipamena jasoko duena Menane Oxandabaratz Irulegiko Irratiaren sortzailea izango dela.

Sormen Ola: Gazteentzako kultura transmisio tailerrak Bilbon

Sustatu
2023-11-11 : 10:51

Sormen Ola izenarekin Loraldia ekimenak "gazteentzako kultura transmisio tailerrak" antolatu ditu, Bilbon. Helburu bikoitza du egitasmoak, batetik hilabetean behin formazio tailer teoriko praktiko bat eskaintzea; eta bestetik "Udako Ola" izeneko sormen egonaldian sortutakoak (tailerrak eta ikuskizunak) erakustea.

San Joan Ante Portam Latinam: duela 5.000 urteko Araba gerrak txikitua

Sustatu
2023-11-11 : 08:56

San Joan Ante Portam Latinam Euskal Herriko aztarnategi neolitiko interesgarrienetako bat da. Arabako Guardian dago, eta funtsean 300 gorpu biltzen dituen hobi komun bat da. Nature aldizkarian han ehortzitakoen azterketa berri eta zehatza argitaratu da, eta garai oso biolento baten arrastoak berreskuratu dituzte.

Telegram bidez euskarazko itzulpen automatikoa probatzen

Sustatu
2023-11-09 : 19:25

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan probatu dugu zuzenean asteko albiste teknologikoetako bat: Elia itzultzaile automatikoa Telegramen integratu dutela. Testuzko txatean euskarazko testua bidali eta ingelesezko ordaina jaso adibidez. Primeran dabil, ikus bideoa eta azalpenak.

WikiEmakumeok, dokumental baten protagonista

Sustatu
2023-11-09 : 13:32

Durangon eta Euskal Herriko hainbat tokitan eratu den WikiEmakumeok sareari buruzko dokumentala estreinatuko da azaroaren 14an Bilboko Zinebin, zine Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren ‘Bertoko begiradak’ sailean. Josi Sierrak zuzendutako 50 minutuko ikus-entzunezkoan presentzia azpimarragarria du Durangoko Andereak taldearen baitan eratutako emakume-multzoak, eta gaur egun, besteak beste, talde horretako Marisa Barrena eta Isabel Iraurgi dira “pelikularen epizentroa”.

Euskal astea Despertaferro TV kanal pirata samarrean

Sustatu
2023-11-09 : 11:24

Despertaferro TV da Twitch bidezko kanal katalan bat, emisio pirata samarrak antolatzen dituenak astean hiru aldiz (astelehen, asteazken eta ostiraletan 21:30etan). Datorren astean, Aldatu Gidoia euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko kanpainarekin elkartasunean, "euskal astea" antolatu dute. Euskaraz bikoiztutako lau film emango dituzte.

Elia itzultzaile automatikoa Telegramen integratu dute

Sustatu
2023-11-08 : 14:12

Elia itzultzaile automatikoa Telegram aplikazioan integratu du Elhuyarrek, Eliaren sortzaileak. Web bidez zein aplikaziotik, ederto dabil, oso praktikoa suertatzen da.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››