Steam eta GOG-en beherapenak euskarazko bideojokoak erosteko
2023-11-23 09:42
Ibai Oihanguren bideojokoen garatzaileak abisatu du: "Euskarazko bideojoko bat erosteko asmotan bazabiltza, orain duzu une paregabea! Steam eta GOG dendetan udazkeneko merkealdia hasi da",
Eta berak euskaratu dituen jokoen zerrenda ere eman digu.
Steam-eko beherapenak:
- Inside: %90 (1,99€an!)
- Oddworld New'n'Tasty: %75
- Anodyne: %70
- Owlboy: %65
- Hollow Knight %50
- Pummel Party: %40
- Signalis: %30
- Tunic: %30.
- Celeste: %75 (hau ez du Ibai Oihangurenek euskaratu, Josu Igoak baizik)
GOGeko beherapenak:
- Inside: %74
- Oddworld New'n'Tasty: %74
- Anodyne: %69
- Owlboy: %65
- Tunic: %19
Joko hauen euskarazko bertsioen berri Ibairen webgunean: https://ibaios.eus/
Aipaturiko hauez gain, egon daitezke beste batzuk ere euskaraz daudenak eta joko plataformetan beherapenetan egotea orain. Hona hemen Game Erauntsiko euskarazko bideojokoen bilduma gero eta handiagoa.
Erantzunak kargatzen...