Gure bulegoan askotan edukitzen dugu
EITB Irratia jarrita. Eta sarri (sarri) esan ohi dugu
Ruper Ordorikarenganako lerratze bat duela irrati horrek. Bulegoan Ruperren fanik (
fansik?) ez da falta, baina beste batzuei ba ez digu grazia gehiegi egiten. Horregatik programatxo hau egin dugu, EITBren webgunea kontsultatuz, Ruper noiz jarriko duten esaten diguna.
Ruper Detector izena du programak, software librea da, eta Github-era igo du CodeSyntax-eko Mikel Larreategi ingeniariak:
Inplementazioa hemen:
Gaurko iragarpena, beraz, hau duzue:
10:43:31 EGIN KONTU
18:10:58 I-SIGARRILLOS AMARILLOS B
Konprobatu, ea badabilen,
EITB irratia entzunez ordu horietan. Bi kantu bakarrik, ikusten duzue. Baina atzo bost izan ziren, hori ere badakigu.
02:20:12 NERE FURGOI BELTZA
06:13:48 SEKULABELARDIKO KANTARIA (MIKEL LABOARI)
12:20:48 I-SIGARRILLOS AMARILLOS A
16:07:05 HAIZEA GARIZUMAKOA
22:00:00 NOR DA (LIVE)
Bihar zer izango den, gauerdiko 12etatik aurrera,
Ruper Detectorren!
(irudia: sustatuzaleek asmatu zituzten batzuk, Haizea Garizumakoa diskoaren azalean Ruper Ordorika txandalean agertzen ote zen komentatu genuenean - Eskerrik asko irudigileei, eta barkatu, Ruper eta EITB)
Ai, ama, ze ona den bulegora sartu eta hainbat barre egitea goizean goiz! Eskerrik asko Codesyntax eta Mikel Larreategi!!!