Teknologia albisteak

1.700 milioi segundu pasa, Unix denboran

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-11-15 : 01:26

Bart gauerdia baino lehentxoago, Unix Denbora 1.7 miliarretara pasatu da, 1700000000 edo 1.700 milioi segundu ordu informatiko honen hasiera gertatu zenetik, 1970eko urtarrilaren 1ean makinak segunduak kontatzen hasi zirenetik. Sustatun bereziki igartzen dugu hasi ginenetik Unix denboraren iragatea... gure artikuluen URL-etan baitago Unix denboraren marka, Sustatu.eus/1700008000 ordurako programatu dugularik delako artikulu honen argitalpena, azaroaren 15eko ordu txiki hauetarako.

Unix denborak zenbatzen ditu 1970eko urtarrilaren 1etik igaro diren segunduak. Sistema informatiko askok, harrezkero, modua batean edo bestean denbora kontatzeko darabilten barne-erloju bat Unix denboran oinarritzen da. Sustatu 2001ean sortu zenean, artikuluak sortzean Unix-segunduan oinarritutako URL bat sortzen zen. Hona 1004348874 artikulua, 2001ekoa, geure zaharrena.

Unix denboraren azken marka inportantea, mila eta seiehun milioiena, 2020ko irailean gainditu genuen.

Hurrengo Unix-gizaldi inportantea izango da 1.800.000.000 arora igarotzen garenean. 2027ko urtarrilean izango da hori, eta hemen dago atzerako kontagailua martxan

Software libreko baliabide batek baino gehiagok erabiltzen du Unix denbora objektu edo elementuen datatze zehatz bat egiteko. Sustatuz gain, euskarazko hedabiderentzat egindako Tokikom plataforman, ikusiko duzue gaur 1700000000-tik aurrerako zenbakiekin hasiko direla albisteak argitaratzen...

Erantzun

Sartu