Teknologia albisteak

Euskal astea Despertaferro TV kanal pirata samarrean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-11-09 : 11:04

Despertaferro TV da Twitch bidezko kanal katalan bat, emisio pirata samarrak antolatzen dituenak astean hiru aldiz (astelehen, asteazken eta ostiraletan 21:30etan). Datorren astean, Aldatu Gidoia euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko kanpainarekin elkartasunean, "euskal astea" antolatu dute. Euskaraz bikoiztutako lau film emango dituzte.

Hauek izango dira emanaldiak:

  • Shrek. Astelehena 13. 21.30.
  • Harry Potter eta Sorgin Harria. Asteazkena 15. 21:30. (sagako lehen filma).
  • Conan Detektibea: Atzerakontua Zerura Bidean. Ostirala 17. 21:30.
  • Izan ala ez izan. Ostirala 17. 23:30. Ernst Lubistch-en klasikoa.

Twitch bidez eta irekian... aplikaziotik telebistara bidaltzeko aukera ere bai telebista adimentsua edo Chromecast baduzu. Eskertzen da katalanen borondatea, kartelean datak euskaraz zuzen idazten guztiz asmatu ez duten arren :-)

Halakorik euskal ekintzaileek ere egin izan dituzte. Harry Potter maratoiak, adibidez, abenduan zein uztailean izan ditugu... Horrelakoak antolatzen dituen bat, edo beste batzuen berri ematen dituena Zital hacker euskalduna da. Bere Mastodon kontua jarraitu emaldien berri izateko.

Erantzun

Sartu