Teknologia albisteak

Madonna berriz euskaraz bere 2023ko mundu biran

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-11-21 : 15:52

Duela 11 urte bezala, Madonnak euskara darabil bere mundu biran. 2012ko hartan, The MDNA TourKalakan talde euskalduna Madonnaren showaren parte izan zen. Oraingo The Celebration Tour honetan ez dirudi Kalakan partaide zuzena denik, baina Like a Prayer kantu ezagunaren intro bezala agertzen den Birjina gaztetto bat zegoen elizako kantu zaharra grabatu zuen Kalakanek 2009an, eta uste dugu eurena dela parte hori.

Hemen txio honetan itsatsita, Parisko intro hori duela bi egun, eta egun batzuk lehenago, Like a Prayer barne, Lisboan.

Ez dakigu zehatz, baina fraide horiek... ez dira Kalakan ezta? Madonna bera euren artetik igotzen da plataformara. Aurrez grabatuak dirudite.

Birjina gaztetto bat zegoen 1906ko Lapurdiko eliza-kantuen bilduma batetik jasoa du Eusko Ikaskuntzak bere kantutegian. Ahapaldi bakar bat ageri da hor hitzekin, baina Badok-en bilduman, Kalakanen bertsioarenean, hiru ahapaldi daude, eta lehena da Madonnaren ikuskizunean entzuten dena.

Birjina gaztetto bat zegoen
Kreazale Jaunaren othoitzen,
Nuiz eta aingürü bat lehiatü
Beitzen zelütik jaitxi
Mintzatzera haren.

Duela 12 urteko albistea ere jaso genuen hemen Sustatun. Orduko bideoetako batzuk ez dirudi orain ikusgai daudenik, baina kroniken arabera, Like a Prayerren euskarazko introrik ez zen egon bira harta, 2023rako apropos prestatua dirudi.

Erantzun

Sartu