Teknologia albisteak

Literaktum 2023, maitasunaren geografiak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-11-13 : 16:31

Donostiako urteroko Literaktum Literatura jaialdiak maitasuna izango du ardatz gaurtik azaroaren 23ra bitartean. Maitasunaren geografiak du izenburu aurtengo jaialdiak. Literaturan gai nagusienetako bat izan da maitasuna eta Literaktumek gaiari ikuspegi ezberdinetatik heldu nahi dio. Lehen maitasunaz, maitasun harreman berriez, maitatzeko modu berriez, laguntasunaz arituko dira sortzaileak.

Egitarauko puntu batzuk antolakuntzak nabarmendu dituenak:

  • Hitzaldietan gonbidatu ezagunak: Antonio Muñoz Molina, Asturiasko Printzea sariduna, Ray Loriga, Marta Jiménez., Alejendro Gándara, Máximo Huerta, Patxi Zubizarreta Literatura Sari Nazionala, Ramón Andrés, Gioconda Belli, Antje Rávic Strubel.
  • Liburu-dendetan ekitaldi parea; Zubieta-TROAn Jacobo Bergareche eta Elkar Aretoan Nerea Balda.
  • Urteurrenak sortzaileak gogoratzeko: Mikel Laboa zendu zela 15 urte beteko dira abenduan, Jules Verneren Munduari bira 80 egunetan argitaratu zenetik 150 urte, eta  Euskal Irudigileen elkartearen 20 urteak
  • Goiko urteurren bakoitzak erakusketa bat izango du, eta laugarren bat gainera,  Surflaria komikiaren inguruan.
  • Haur literaturan gertatzen ari den ipuinen berridazketaz mahai-ingurua.
  • Irun Hiriko Kutxa Literatura sariak ere izango dira Literaktumen.
  • Etxepare Euskal Institutuaren eskutik datorren Poesia(k) eta maitasuna(k) emanaldiak 

Eta gehiago ere, kontsultatu webgunea eta bere agenda.

Erantzun

Sartu