Durangon eta Euskal Herriko hainbat tokitan eratu den WikiEmakumeok sareari buruzko dokumentala estreinatuko da azaroaren 14an Bilboko Zinebin, zine Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren ‘Bertoko begiradak’ sailean. Josi Sierrak zuzendutako 50 minutuko ikus-entzunezkoan presentzia azpimarragarria du Durangoko Andereak taldearen baitan eratutako emakume-multzoak, eta gaur egun, besteak beste, talde horretako Marisa Barrena eta Isabel Iraurgi dira “pelikularen epizentroa”.
WikiEmakumeok ekimenak, 2015. urtetik, Wikipedian dagoen genero arrakala murriztu nahi du, gizartean dagoen arrakala digitala zein teknologia berrien erabileran dauden jokabide sexistak ezabatzeko, eta emakumeen parte-hartze aktiboa sustatzearekin batera.
Euskal Herrian Mentxu Ramilo edo Marta Macho izan ziren lehen eragileak eta Durangon berriz, 2018an egin zituen lehen urratsak, Marisa Barrenaren eraginez, eta euskarazjki Wikipedian zentratuta. “Gaur egun Durangokoa da talde potenteena eta emankorrena, inongo zalantza izpirik gabe. Emakume horiek egiten duten lana altxorra da” Sierra zuzendariaren esanetan.
Estreinaldia bilbon, asteartean, azaroak 14, 18.00etan BBK aretoan.
Hona trailerra:
Erantzun
Sartu