Natura argazkilaritzako sariketa bat baino gehiago egiten da han-hemenka. The Nature Conservancy AEBetako erakundeak egin duena ekarri dugu hona irudi ikusgarriak saritu dituztelako eta batek bereziki arreta deitu digulako: argi-oilar eder hori hegan, sekula izen hobeto merezitakorik...
Sari nagusia jaso du uhandre baten irudiak, bere arrautzekin inguratua (Tibor Litauszki, Hungaria). (gogoratu bide batez, atzoko artikulua; zaindu ditzagun arduraz gure putzuetako anfibioak)
Eta beste sari nabarmena da, Epaile Ezagunaren Saria, hau da, pertsona jakin bat aukeratzen dute berak pertsonalki aukeratu dezan argazki onena (bere iritzian). Cole Sprouse sare sozialetako zelebritate eta argazkilaria izan da kasu honetan sari-erabakitzailea, eta honako argazkia aukeratu du Hermis Haridasek aterarakoa, argi-oilar bat hegan mokoan harrapakina, zomorroren bat, daramala.
Argi-oilarraren argazki hori Arabiar Emirrerrietan dago egina, Pertsiar Golkoan, eta eguzki-argiarekin kontraste egiten duena zuhaitz baten enborra da. Hegazti hau ez da, dena dela, lurralde urrutietakoa: Afrika eta Eurasian zehar zabaldua dago, eta Euskal Herrian ere bizi da, bere gangor ederra ikusiko zenuten agian bazterretan.
The Nature Conservancyko lehiaketara itzulita, beste argazki ikusgarri batzuk:
Intsektu eta araknidoen kategorian, lehen saria, armiarma bat oso gertutik, AEBetako argazkilari baten eskutik:
Ugaztunen kategoriako lehena, otso batzuk Indian:
Beste irudi gogoangarri batzuk... Marmoken saldoa:
Gizakia eta natura kategorian, su-hiltzaile batzuk Galizian lanean.
Kurrilo bat txitoekin, Floridan.
Argazki guztiak ikusteko, hemen.
Erantzun
Sartu