Sormen Ola: Gazteentzako kultura transmisio tailerrak Bilbon
Sormen Ola izenarekin Loraldia ekimenak "gazteentzako kultura transmisio tailerrak" antolatu ditu, Bilbon. Helburu bikoitza du egitasmoak, batetik hilabetean behin formazio tailer teoriko praktiko bat eskaintzea; eta bestetik "Udako Ola" izeneko sormen egonaldian sortutakoak (tailerrak eta ikuskizunak) erakustea.
Gazteentzako kultur transmisio tailerrak 16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako izangodira, Bizkaia Aretoan (EHU/UPV, Bilbao) antolatu dira. Doan EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleentzat, 15 euro tailer bakoitza gainerakoentzat.
Kulturako profesional erreferentzialak izango dira tailerren gidariak:
- Amancay Gaztañaga aktorea: Azaroak 25-
- Sara Zozaya musikaria: 2024an, urtarrilak 27.
- Harkaitz Cano idazlea: Otsailak 17
- Urko Olazabal zinegilea: Martxoak 9.
- Antton Telleria umoregile monologista: Apirilak 20.
Bolboko EHUren Bizkaia aretoan izango dira data desberdinetan tailer hauek, bost ordukoa bakoitza (9:30etatik 15:00etara). Parte hartzeko ez da esperientzia berezirik behar eta aukera dago ikastaro bakarra egiteko edo bostak.
Data zehatzetarako era bakoitzean izena emateko, ikus hemen Sormen Ola.
Erantzunak kargatzen...