Rikardo Arregi sarietako 2023ko finalistak jakinarazi dituzte
2023-11-12 12:33
Andoaingo Udalak antolatzen dituen Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako 35. ediziorako finalistak jakinarazi dituzte, komunikazioa eta kazetaritza alorretan. Zortzi finalisten artean, bost podkastak dira. Horrez gain, jakin da aurtengo ohorezko mugarri eta aipamena jasoko duena Menane Oxandabaratz Irulegiko Irratiaren sortzailea izango dela.
Kazetaritza sarirako finalistak dira:
- Bideak podkasta, Naiz Irratiak ekoitzia. Bidasoako mugan migranteek daukaten drama latza zazpi ataletan kontatua.
- Kinka podkasta, Berria egunkariak larrialdi klimatikoari eskainitakoa.
- Geuria Hego Uribeko tokiko aldizkariaren Zelan sentitzen zara ale berezia.
- Xabier Itzaina, Dantzan.eus webgunean idatzitako kronika sorta honengatik: Urte batetik bertzera, mundu batetik bertzera.
Komunikazio sarirako finalistak dira:
- Lore Hostoak podkasta, EITBko podkast komunitekoa. Ekain Perezek egindako musika elkarrizketak
- #10garrena, hau ere EITBk ekoitzi zuen podkasta, fikzio sorta bat iazko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira.
- eta beste podkast bat etxe berekoa: Harpa Jotzen, Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak umorez jorratua.
- Muak E.T. websaila, Kanaldudek emandakoa.
Atal bakoitzean 9.000 euroko sari bana emango da. 2023ko 35. edizio honetako irabazleak jakinaraziko dira azaroaren 29an izango den ekitaldian, Andoaigo Basteo kulturgunean. Bertaratzeko, izena eman daiteke formulario honen bidez.
2022ko sarituen eta finalisten berri, hemen Sustatun.
Erantzunak kargatzen...