Elia itzultzaile automatikoa Telegram aplikazioan integratu du Elhuyarrek, Eliaren sortzaileak. Web bidez zein aplikaziotik, ederto dabil, oso praktikoa suertatzen da.
Hemen aurkezpeneko bideo bat, nola erabiltzen erakusten duena.
Web bidez ere probatu dugu, eta hemen beste azalpen batzuk testuz.
Konektatu Telegrameko kontu honekin: https://t.me/ElhuyarEliaBot
/start edo hasiera eman, eta hortxe zaude, kontaktuetara gehitu duzu Elia, eta hemendik aurrera hari testuak bidali eta berak itzulpenarekin erantzungo dizu. Lehen abisuak esango dizun bezala, eu > es norabidean dago hobetsita itzulpena hasieran, baina /language agindua eman, eta sorburu hizkuntza zein helburukoa alda dezakezu.
Irudian erakutsi dugun bezala, gaztelaniatik euskarara jarri dugu, eta hortik aurrera, gaztelerazko testua pasatzen badiogu, euskarazko itzulpenarekin erantzuten digu.
Txukun dabil. Beste norabide batean egin nahi izanez itzulpena, bidali /language agindua eta aldatu.
Eta horixe da ba, sinple eta eraginkorra. Probatu: https://t.me/ElhuyarEliaBot
Erantzun
Sartu