Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ruper Detector: hamar urteren buruan funtzionatzen segitzen du

Sustatu
2023-11-13 07:29

Urteurren berezi bat ospatzen da gaur, 10. urtemuga bete du euskal teknologiako pieza berezienak; Ruper Detektoreak. Hemen da duela 10 urteko albistea: Ruper detektatzeko makina. Hamar urteren buruan, funtzionatzen segitzen du.

EITB Irratian (orduko marka) Ruper Ordorika zenbat bider jartzen zuten kitzikatuta, Mikel Larreategi CodeSyntax-eko programatzaileak idatzi zuen kodea. Irrati haren programazio aldez aurretik idatzita dago, eta irisgarri dago Interneten. Horren irakurketa egiten du detektoreak, eta erakutsi, ondoren, egun jakin batean zein ordutan zein kantu entzungo dugun Oñatiko rockariarena.

10 urte hauetan eguneraketaren bat egin dio Larreategik kodeari. Izatez, EITB Irratiaren ordez, orain bi zerbitzu arakatzen dira, EITB Irratiarenaeta EITB Euskal Kantak deritzona. 

Gaur, adibidez...

  • 08:04:44SARRI SARRI EITB Musika
  • 08:39:02 NOR DA (LIVE) EITB Euskal Kantak
  • 15:03:37 EZ DA POSIBLE EITB Euskal Kantak
  • 19:44:05 EK ONERAKO DA EITB Musika
  • 19:50:46 SANTA ANARA EITB Musika
  • 20:57:39 EGIN KONTU EITB Euskal Kantak

Probatu edozein egunetan:

https://www.codesyntax.com/eu/labs/ruper_detector

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu