Teknologia albisteak

Jardunaldia: Euskarazko hizkuntza teknologiak Kultura eta Sormen Industrietan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-11-21 : 17:15

Jardunaldia izango da azaroaren 23an, etzi, ostegunarekin Langune elkarteak antolatuta, gai honen inguruan Kultura eta Sormen Industrietan (KSI) euskara hizkuntza teknologien bidez sustatzea. Errenterian izango da zita, 12.00etatik 14.00etara, Torrekua eraikinean. Euskara hutsezko jardunaldia izango da.

Egitaraua hau izango da:

12:00etan: Ongi etorria.

12:20an: Mikel Iruskietaren (HITZ Zentroa) "Euskara eta ikerketarako teknologia berrien garapena" hitzaldia.

12:40an: "Hizkuntza teknologiak bulego birtualaren testuinguruan" kasu praktikoa, Elisabeth Pombok (Iametza) azaldua.

12:55ean: "KSIen eraldaketa digitalerako palankak adimen artifiziala eta NLP teknologien eskutik" kasu praktikoa, Josu Aztiriak (Orai) aurkeztua.

13:10etan: "Makina-operadore interakzioa hizkuntza-teknologien bidez: KSIentzako aukera" kasu praktikoa, Imanol Urbietaren (UZEI) eta Arantza del Pozoren (Vicomtech) eskutik.

13:25ean: Galde-eskeak.

13:35ean: Koktela eta networkinga.

Izena emateko, hemendik.

Erantzun

Sartu