Irailean iragarri genuen nola Googlek, urte eta erdiko euskarazko emaitzen diskriminazioaren ondoren, algoritmoa aldatu zuela euskarazko emaitzak berriz gora eklarri dituena. PuntuEus fundazioak datuekin erakutsi du hau berriki, Estrasburgo Europako Parlamentuaren aurrean egindako agerraldian. Hala ere, Googlek gauzak txukundu dituela eta txukun egiten dituela esango du, baina euskarazko bilaketa emaitza optimoak ematetik urrun dago. Bigarren mailan uzten gaitu, konparatuz adibidez katalanarekin.
Joan den hilean Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak nazioarteko software biltzarra antolatu zuen Eibarren: PloneConf 2023. Arrakasta dexenteko ebentoa izan zen, eta laburpen bideoa osatu da, antolakuntzan lagundu zuen Eibarko Udalaren kolaborazioarekin.
Atzo Bilbon epaien oldarraldiari aurre egiteko manifestazioan dozenaka mila euskaltzale bildu ziren. Amaieran, Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek agiri bat irakurri zuen, akordio soziopolitiko berri bat eskatzen euskararentzat: "Oldarraldiaren aurrean hesi bat osatu dugu, baina harago joateko garaia da". Jarraian, testu hori osorik.
Bai Euskarari Elkarteak Enpresarean proiektuari lotutako jardunaldia antolatu du adimen artifizialaren inguruan. Azaroaren 9an izango da, ostegunarekin 9:30etik 11:30era, Gipuzkoako Parke Teknologikoan, Donostian.
Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan, Iñaki Iurrebaso soziolinguistak Administrazioa Euskaraz aldizkarian atera duen artikulua aztertu dugu: "Euskara nagusi izango duten hiztunen bila". Grafiko propioak gehitu dizkio Sustatuk Iurrebasoren lanari, eta horiek ere erakutsi ditugu.
Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren seigarren edizioa egingo da azaroaren 11n, larunbatarekin Euskararen Etxean, Bilbon, 09:45etik 13:00etara. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren webgunetik.
Biharko du deitua Kontseiluak euskararen aldeko manifestazio handia, Bilbon, Euskalduna Jauregiaren paretik, 17.00etan, lelo honekin: "Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat". Uztailean "oldarraldia" termino ekarri zuen hiztegi ohikora Kontseiluak, kasu honengatik:
Aurretik izandako beste epai latz hauen ondoren etorri zen uztailekoa... hona batzuk:
Eta segi irakurtzen, ze gehiago ere badaude.
"Askotan esan izan denaren kontra, bereziki ahul dago euskara hizkuntza-gaitasunean", dio Iñaki Iurrebaso soziolinguistak. Ez dakigu Netflixeko azpidatzuena horren sintoma den, baina hortxe egon daiteke gako bat. Iurrebasoren iritziz "Euskara nagusi izango duten eta euskaraz erdaraz baino errazago arituko diren hiztunak ugaritzea funtsezko erronka da etorkizunari begira." Horixe azaltzen, artikulua argitaratu berri du Administrazioa Euskaraz aldizkarian: "Euskara nagusi izango duten hiztunen bila".
Azaroan munduko Wikipedia askotan Asiaren hilabetea ospatzen da. Aurten Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) eta Jordaniako Arabiar Eduki Digitalaren Elkarteak artikulu elkartrukea antolatu dute, euskaraz Palestinari buruzko edukiak hobetzeko euskarazko Wikipedian. Erronka eta lehiaketa azaltzen duen atari-orri espezifikoa hemen.
Helduei zuzendutako eta konpetentzia digitalak lantzeko euskarazko bost tailer prestatu dituzte Talaios kooperatibak eta Don Bosco LHko ikastetxeak Errenterian. Zuzenketa: lehenago argitaratu dugu tailer hauetako batzuk zirela Donostian eta ez, denak Errenterian izango dira.
Ikusle askok bezala, Josu Barambones itzultzaileak ere erreparatu dio plataformetan euskarazko azpidatziak agertzen hasi direnean, ageriko akats asko ageri direla. Hortaz, azterketa egin du, 5 ikus-entzunezko hartuta Netflixen daudenak, itzultzaile desberdinenak, eta EIZIE elkartearen Senez aldizkarian argitaratu ditu bere ondorioak. Ondorio latzak, benetan. "Esango nuke gramatikaren erabateko kolapso baten aurrean gaudela, eta kolapso hori oso zabalduta dagoela aztertu ditudan testuetan", dio Barambonesek.
Basque Open Industry (BOI) biltzarrak, SPRI sustapeneko erakundeak antolatuaj, EAEko ekosistema industriala eta teknologikoa erakutsiko dizkio Europari Enpresa Txiki eta Ertainaren (ETEen) Europako Astean (SME Week) BECen.
Euskal Herriko I. Hika Topaketa azaroaren 10ean egingo da Oñati, bertako Eltzia sormen zentroan, egun osoko jardunaldi gisa. Azken urteotan hitanoa biziberritzeko egitasmoak ugaritu egin dira, eta Oñatin egin izan dira horien artean aitzindari izan diren batzuk, esate baterako Ingo Xonau ekimena eta Appa Hi aplikazioaren lehen bertsioaren garapena. Hortaz, beste herri batzuetako esperientziekin ideia trukea sostatzeko, topaketaren egoitza Oñatin izango da. Jardunalda UEUk eta Badihardugu euskara elkarteak elkarlanean antolatu dute Oñatiko udalaren babesarekin.
"Azken euskalduna" izeneko artikuluan Iñigo Aranbarri zutabegileak irudikatu du Mendigatxa GPT delako zerbitzu bat, azken euskaldunontzat geratu dakien/dakigun aukera bat behintzat makinekin euskaraz egiteko... hori TalkPal eta Emma bezalako tresnekin alderatu dugu zuzeneko honetan (Twitch eta Segura Irratian), txat erako adimen artifizial batek katalanez egiten baitigu jada, katalana ikasteko helburuz. Testuz era bai hemen.
Zomorro Studiok, Game Erauntsia Elkarteak eta EHUk Euskal Game Jam izeneko ekimena antolatu dute. Bideojoko sortzaile euskaldunak batzeko zein elkar ezagutzeko, euren abileziak agerian jartzeko eta harremanak sortzeko ekimena izango da, euskara hitsezko lehen Game Jama.
Hausnarketa interesgarria zekarren Iñigo Aranbarri joan den igandeko Berrian, "Azken euskalduna" izeneko iritzi artikuluan. Azken hiztuna desagertu ondoren ere, testigantza informatiko bat geratuko ote den, erronkarierazko azken hiztunetako baten izenetik, Mendigatxa GPT kontzeptua asmatuz. Hiztunik ez bada, nori egingo diote makinek edo adimen artifizialek euskaraz? Tira, makina edo adimen artifiziala hiztunak sortzekoa ere aurkitu dugu aste honetan, TalkPal.ai, adimen artifizialeko mintzalaguna, hizkuntza hobetzen lagunduko dizuna. Emma deitu duten mintzalagun baten bidez. Katalanez badabil, euskaraz ez oraingoz.
Urtero egiten duten Euskarabildua jardunaldi teknologikoa lelo honekin antolatu da aurten: "Utopiatik egunerokora / Google gabe, aukera burujabeak badira". Donostiako San Telmo museoan da hitzordua urriaren 26an, datorren ostegunean, goizeko jardunaldi batean.
Aurreko urteetan bezala, Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatuitako Jokin Zaitegi sariketak, urteko Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzultzeko balioko du. Kasu honetan, Jon Fosse idazle norvegiarrari eman diotenez 2023ko Nobel Saria, helburua da idazle horren Trilogien eleberria (hiru eleberri laburrez osatua) itzularaztea.
Euskalgintzaren Kontseilua, eta hezkuntzako eta beste arlo batzuetako eragileek adierazpena aurkeztu zuten ostiralean EAEko Hezkuntza Lege berria eratzeko prozesuaz kezkatuta. Bereziki hizkuntza-ereduak (A gaztelerazkoa, B ustezko elebiduna eta D eredu euskatazkoa) "mantentzeko arriskuaren aurrean irakurketa eta eskaera bateratua" egin nahi izan dute.
1973an Papillon filmaren eszena batzuk Hondarribian filmatu ziren. Filmaren hasieran txertatu ziren gero Hondarribiko kalean, nola preso frantziarrak untzietan sartu zituzten Guianako tropikoko uharte-espetxe krudeletara eramateko, horien artean bi preso protafonistak Steve McQueen eta Dustin Hoffman. 50 urteren buruan, erakusketa egin dute Hondarribian: "Papillon, Hondarribiko istorio bat". Urriaren 31a arte dago irekia, Arma Plazan, igandeeran 14.00ak arte bakarrik.