Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Dirty Dancing-eko soinu-banda

Luistxo Fernandez
2009-09-16 : 09:09

Patrick Swayze hil zen atzo, eta jakindakoan, bulegoan, nire lankide Jatsu Argarateri galdetu nion, Kokein taldeko baxujolea denez, ea esango zidan zerbait gai honen inguruan: Dirty Dancing-en eragina bere ibilbide rockeroan. Istorio bitxi batekin erantzun zidan.

Ikusi Eumetsat satelitean hurbiltzen ari den "tanta hotza"

Sustatu
2009-09-15 : 17:09

Gaur iluntzean ekaitz handia sartuko da Euskal Herrira ipar-ekialdetik. Une honetan Akitania gainean dago "tanta hotz" delakoa. Eumetsat satelitekoa da eguerdiko irudi hau:

Carod Roviraren hitzaldia ostegunean, Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta

Ezkerraberri fundazioa
2009-09-15 : 16:09

Aralarrek sortu berri duen Ezkerraberri Fundazioak hasiera indartsua emango dio bere ibilbideari. Josep Lluis Carod Rovira Kataluniako presidenteordea ekarriko du gure artera, abertzaletasuren orainaz, eta batez ere, balizko geroaz jarduteko. Hurrengo ostegunean izango da hitzaldia, irailak 17, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Miramar jauregian. Sarrera doakoa da.

Web bidezko automailaketa ariketak, nork bere euskara maila jakiteko

Buruntzaldeko euskaltegiak
2009-09-15 : 11:09

Euskara.buruntzaldea.org web gunean garapen berriak daude eta horien artean erabiltzaileak bere euskara mailaren gutxi gorabeherako erreferentzia emango dion automailaketa egiteko aukera, web gunean zintzilikatu diren ariketa ezberdinei esker.

Neill Blomkamp, animazio robotikoetan maisu

Sustatu
2009-09-15 : 10:09

Neill Blomkamp zuzendariaren District 9 filma estreinatu da aretoetan berriki. 3D animazioak egiten, bereziki roboten ingurukoak, publizitatearen munduan nabarmendutako egilea da. Tempbot 15 minutuko film labur ederra 2006koa da. Robot super-aurreratu bat da protagonista, gaur egungo gizartearen inguru anakronikoan ageri zaigu lanean.

Mintzola Fundazioak administratzailea behar du

Mintzola Fundazioa
2009-09-14 : 18:09

Mintzola Fundazioak administratzailea kontratatzeko hautapen prozesua zabaldu du, Fundazioaren administrazio eta idazkaritza lanak gauza ditzan. Administratzaile edo kudeatzailearen eginkizuna izango da Mintzola Fundazioaren zuzendariari laguntzea idazkaritza, kudeaketa, administrazio eta komunikazio arloetan.

7

Eskolarako, lanerako, etxerako software-bilduma

Alex (Antigua-Luberri BHI)
2009-09-14 : 10:09

Iraila: ikasturte berria, entziklopedia eta bildumen garaia, ekipoei softwarea zaharberritzeko sasoia, software libreari lekua egiteko tenorea, aplikazio euskaldunak instalatzeko aroa da. Eginkizun horretan laguntzeko asmoz software katalogo txiki* hau prestatu dut.

Matxitxako parean hondoratuta aurkitu zuten itsasontzia ez da Bou Nabarra

xuriken
2009-09-14 : 10:09

Matxitxako lurmuturraren parean hondoratuta aurkitu zuten itsasontzia ez da 36ko gudan frankistek txikitu zuten Bou Nabarra, III. Reicheko Hoccheimer zamaontzi nazia baizik. ETBk eskainitako irudiotan argi ikus daiteke itsasontziko baxeran agertzen diren gurutze gamatuak, besteak beste. Orain urtebete inguru, beste irudi hauek zabaldu ziren, eta orduan pentsatu zen Bou Nabarra izan zitekeela, gudarako espreski eraldatutako euskal bakailao-ontzia. Orain, guztiz gezurtatu dute hori.

Brasilgo MST (lurrik gabeko nekazariak), 25 urte aurten

Elkartasun Bideak
2009-09-13 : 10:09

"Kapitalismoa ez da irtenbidea eta hori badakigu", baieztatzen du Brasilgo Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduko (MST) koordinatzaile nazionalak, Joao Pedro Stedilek. Aurten, bere sorkuntzatik 25 urte betetzen dira.

Interfazearen patentea

Inaki Irazabalbeitia
2009-09-12 : 13:09

AEBetako patente-bulegoak diesenuarekin erlazionatutako patenteak erregistratu dizkio Google-i. Tartean, Googleen orri nagusiaren eta erantzun-orriaren diseinua.

"Bertsolaritza eta Kazetaritza" mintegia

Bertsozale Elkartea
2009-09-12 : 12:09

Bertsolaritzaz komunikabideetan jardun nahi duten kazetariei bertsolarien jarduna aztertzeko baliabideak eman asmoz izango da mintegia irailaren 24an eta 25ean Villabonan Bertsozale Elkarteak duen egoitzan.

3

Iparraldeko derbia hegoaldean

Sustatu
2009-09-12 : 11:09

Rugby Top 14 Orange ligako euskal derbia jokatuko da gaur Donostiako Anoeta Stadiumean arratseko 16.30etatik goiti Biarritz Olympique eta Baionako Avironen artean. Lehen aldiz jokatuko dute derbia Lapurditik kanpo Miarritzeko txuri-gorriek eta Baionako txuri-urdinek.

Euskara teknikarirako aukeraketa proba Emunen

EMUN
2009-09-11 : 18:09

Emun Kooperatibak, lan munduan euskararen normalizazioan diharduen enpresak, langile premiak asetzeko eta lan poltsa osatzeko hauek behar ditu: Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikariak.

Nire mapa ez da zure mapa

Sustatu
2009-09-11 : 13:09

Donostiako Artelekun mintegi irekia eta ikastaro-tailer bat izango dira irailaren 21etik 25era. My map is not your map du izenburua ekimenak: Nire mapa ez da zure mapa.

7

Mikel Atxaga kazetaria hil da

Sustatu
2009-09-11 : 11:09

Euskal kazetari bidegilea atzo hil da 77 urte zituela. Goian bego.

Chernobilen lagunak

CHERNOBILEN LAGUNAK G.K.E.
2009-09-10 : 14:09

Txernobileko haurrak Gipuzkoara ekartzeko bidaiak sortzen dituen gastu ikaragarriak ordaintzen laguntzeko, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen ekitaldia antolatu dugu Beasainen.

Bideoklip maratoia izango da Gasteizen LunaKREAren gauean

KREA Adierazpen Garaikidea
2009-09-10 : 13:09

Urteko gaurik zirraragarri eta berezienean, Luna KREA 09k, bigarren edizio honetan, bere 50 proposamen kulturalen kalitatea eta berritasuna, diziplina artistikoen aukera handiagoarekin bateratzen ditu. Horrela, oraingo honetan, dantza garaikideari, antzerkiari, musikari edo arte plastikoei diseinu grafikoko joera berriak, soinu-instalazioak, moda eta bideoklip-maratoia elkartzen zaizkio. Hori guztia irailaren 11n izango da arratsaldeko 4etatik goizeko 2ak arteko ordutegi jarraituan, KREA Expresi�n Contempor�neak antolatuta; proiektu kultural hau Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak bultzatu du.

5

Irailaren 11ren inguruko kasualitate batzuk

Sustatu
2009-09-10 : 11:09

Irailaren 11ko antentatuak mundu osoa New Yorkera begira jarri zuenetik 8 urte beteko dira bihar, eta horren harira hainbat karanbola jaso ditugu sarean. Bilatuak dira, eta bilatzen hasi ezkero beti aurkitu daitezke kasualitateak, baina horrelako sineskeriak interesatzen zaizkienentzat hona hemen atentatu honen inguruko datu batzuk. Behoa aurretik ez dugula datu guztien egiazkotasuna konprobatu.

1

Prentsa-oharrak spama dira

Sustatu
2009-09-09 : 17:09

Sustaturen kontaktu orritik eskaera hau iritsi da: Jakin nahiko genuke zein den zuon helbide elektronikoa, egiten ditugun prentsa oharrak zuoi bidaltzeko. Ez dut @posta inondik inora ikusi!! Honakoarekin erantzun diogu:

Ez dugu postontzian prentsa-oharrik jasotzen. Egia esango dizut: postontzi bat publiko egiten baduzu, zuen prentsa-oharrak, hangoarenak, auzokoarenak, bestearenak eta sumsumkordarenak jasotzen hasten zara. Ez dago modurik prentsa-oharrak eta spama desberdintzeko. Edo beste modu batean esanda: prentsa-oharrak spama dira.

1

Patxi Lopez, satirarako motibo

Sustatu
2009-09-09 : 12:09

Patxi Lopez lehendakaria Vanity Fair aldizkarian agertu izanak kritikarako bide eman du. Horietako batzuk, Interneteko nahasketa edo mashup erakoak izan dira, irudien gainean ukituak eginez.

    

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››