
Jesus Rubiok edo Erramun Gerrikagoitiak proposatutako euskara prepositiboaren ezarpenean, aurrerakuntzak ikusi ditugu aurtengo udan. Honakoa Bilboko aparkaleku bateko ordainketa-makinan aurkitu du batek:
Informatikari laguntzailearen plaza aldi baterako bitarteko funtzionario lehiaketa-oposizio irekiz. Administrazio Berezia, Laguntzailearen Azpieskala, C taldea, 20. maila, derrigorrezko III. Hizkuntza Eskakizuna
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak agerraldia egin du gaur Donostian, aurreko astean Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak argitara emandako lan-deialdiari buruzko iritzia agertzeko. Izan ere, lan-deialdi berri horren ondorioz, 260 Ertzain berri sartuko dira lanean. 260 lanpostu horietarik 108k besterik ez dute derrigorrezko lehen hizkuntza-eskakizuna. Halaber, merezimendu gisa baloratzen denean euskara jakiteak puntuazio osoaren %9,09 besterik ez du hartzen.
1976-2008 bitartean euskarara itzulitako literatur obren katalogoa, Literatur Itzulpenen Katalogoa, sareratu du EIZIEk, euskal itzulpenen katalalogazioan dauden hutsuneak betetze aldera beste urrats bat egin nahian.
Kaliforniako Stanford unibertsitatean egiten ari diren urtetako ikerketa batek dio gazteen idazketa ohiturak eta idazkuntza kalitatea, eskasten beharrean (topiko teknofoboak dioen bezala), hobetzen ari direla. Teknologia berriei eta bereziki Interneteko aukera sozialei esker gertatzen da hori.
Asko hitz egiten ari da uda honetan LH5eko ekipoen inguruan. Interes asko daude gai honen inguruan, politikoak, ekonomikoak, irakasleen lan-baldintzei lotutakoak, azpiegitura mailakoak... Ezin da ukatu software askearen (SA) gaiak atal guzti horiekin harreman zuzena gordetzen duela baina irudipena daukat, handik eta hemendik irakur daitezkeen ekarpenak ez ari ote diren gaiaren mamiarekiko dispertsio puntu bat sortzen.Jakintza Ikastolako Jokin Lacalle 'Jolaus'-en gogoeta erantzunetan azaldu zen hemen, baina azalera ekarri dugu ikasturte hasiera honekin batera.
Sarean dabil bolo-bolo bideo honen berri: Aurreskillers, Kill kill kill. Egiletzaren berri eman gabe zabaldu izan da, agian hedapen birala izan dezan. Baina Euskadi Irratian entzun dugu musika Gose taldearena dela, eta irudiei dagokienez, uste dugu Alphax VJ bideo-sortzaile bizkaitarra dela egilea.
Roberto Saviano idazle italiarra Santanderren izan da egun hauetan udako ikastaro batean, eta ETAz jardun du: FARC gerrila kolonbiarrarekin eta Camorra mafia italiarrarekin lotu du ETA Savianok. Nola inork apenas sinetsi dion, intelektualen isiltasuna salatu du ondoren, eta gauza bera egin du Espido Freire idazleak.
Harrigarria izan daiteke historia jorratzen duen Museo bat rock kontzertuak antolatzen ikustea. Viticus talde argentinarreko hiru kide Zumalakarregitarrak dira eta honela lotzen ditugu XIX. mendea eta XXI.ena Ameriketatik buelta bat eman ostean.
Aurten ere Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek(*) abian jarri dute Nafarroako helduak euskalduntzeko kanpaina. Iazko ildoari jarraituz baina berrikuntza nabarmenekin, aste honetan martxan jarri da kanpaina hori Nafarroa osoan.
Sustatuk jasotzen dituen bisitetan heren batek Googlen du jatorria, eta beste heren batek harpidetzetatik datoz, e-postaz, RSS jarioen bidez, edo, nobedade hazkorra, Twitter eta Facebook-eko lagun eta jarraitzaileen kontuetatik. Horra 2009ko abuztuko trafikoaren grafikoa:
Hurrengo astean, irailaren 7tik 10era, SEPLN erakundearen XXV. kongresua, SEPLN'09, ospatuko da Donostiako Miramar Jauregian. Kongresuaren helburu nagusia Hizkuntzaren Prozesamenduan egindako azken ikerketa eta garapenak aurkeztea da, komunitate zientifikoari zein inguruko enpresei. Topaketa honek hizkuntzen ordenagailu bidezko prozesamenduak aurreratzen jarraitzea ahalbidetuko duelakoan gaude.
Espainiako konfidentzial horietako batek dioenez, ETBko zuzendaritza albistegietarako aurkezle aldaketetan ari da pentsatzen, itxura hain ez euskalduna dutenak sartzeko. Itxura hori ematen ez duen fitxaketa posiblea Lourdes Maldonado kazetari gipuzkoarra izan daiteke, albistegietako aurkezlea gaur egun Antena3-n.
Eroskik etxez etxe banatu duen azken publizitate-liburuxkan eskaintza berezi batekin opor-ostean laguntzeko asmoa azaldu du. Euskarazko bertsioa irakurriz gero baina, ez dena erraza antzematea zertan laguntzea nahi digun kooperatibak.
Horrela dio hieroglifo itxura hartzen duen kanpainaren leloak:
Argazkiak.org | Eroskik lagundu nahi dizu ES3arekin euskaraz © cc-by-sa: goioarana
Eguneraketa, osteguna: Eroskik akatsa onartu eta barkamena eskatu du Sustatura bidalitako erantzunean.
Udan ospatutako kontzertuetatik Itoiz-zale nostaljikoei gehien gustatu zaizkigun irudiak Zati txiki bat Lam-ean kantuarenak dira. Nahiz eta ahotsak ez dauden duela 25 bezain zehatz, kantu txiki honek merezi du arparen soinu ederrarengatik besterik ez bada ere.
Abuztuko albisteetako izan da, akaso galduko zenuten oporretan izan bazarete: Eusko Jaurlaritzak Microsoft lizentziekin hornituko ditu LH5erako 20.000 ordenagailu. Polemika eragin du gaiak, eta irail hasiera honetan bueltaka dabiltza horrekin oraindik ere, Patxi Lopez lehendakariak emandako aitzakietako bat (ordenagailuek abiatze bikoitza izango dutela) egiaztatuko dela baitiote software librearen aldeko batzuek. Bitartean, iazko klip bat berreskuratu dugu, Patxi Lopez azpimarratzen bereziki hezkuntza munduan dela garrantzitsua software librea ezartzea.
Hamalau saiotako txapelketa izango da eta 2005eko arrakasta errepikatzeko asmoz BEC-en izango da finala. Txapeldun berria nor den abenduaren 13an jakingo da.
Euskal Jakintzan planteatu dute , hain irekiak ote gara errealitatean? Martxoan Alacanteko Unibertsitatean bioetikari buruzko hitzaldi bat erreferentziatu dute artikuluan. Bertan Gloria Maria Tomas y Garrido irakasleak homosexualitatea gaixotasun bezala izendatu zuen. Bideoa gazteleraz dago, ez dugu antzeko perlarik aurkitu euskaraz.
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak A gripeaz informatzeko webguneak ireki dituzte gaur. Espainiako Gobernuarena gaztelania hutsez dago, baina informazioko PDF batzuk beste zenbait hizkuntzatan ere jarri dituzte, eta irratirako iragarki hau ere euskaratu dute:
Bederatzi hizkuntza gehitu ditu bere katalogora Google Translate zerbitzuak, horien artean galesera, Irlandako galeikoa eta yiddishera. Guztira 51 hizkuntza eta denen arteko hizkuntza-pareak hartzen ditu bere baitan Googleren kalitate nabarmeneko itzulpen automatikoko zerbitzuak. Euskara zerrendara gehitu dadin, testu korpus elebidun zabalak aurkitu beharko lituzke Googlek. Edo helarazi egin beharko litzaizkioke.