Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

7

Goenkaleko Arraldeko ekitaldi faltsua baimendu zuen atzo Baltasar Garzon epaileak

Sustatu
2009-09-20 : 12:09

Presoen aldeko Askatu.org webguneak zabaldu zuen ekitaldi faltsu baten berri, Arralden atzo, hilak 19, egitekoa zen bazkaria, Goenkaleko hiru aktoreren argazkiekin. Ziria zen, eta Dignidad y Justiciak koska egin zuen, hura debekatzeko eskatuz Entzutegi Nazionalari. Entzutegiko Baltasar Garzonek, berriz, atzo bertan debekua ezetsi eta ekitaldia baimendu egin zuen. Kontua biribiltzeko, gaur ABCk dio Arraldeko ekitaldia egin egin zela atzo.

Alpeetatik Côte Basquera

xme
2009-09-19 : 16:09

Larunbat goizean, Zinemaldiko sail ofizialean, film espainiar eta frantziar bana ikusi dugu, biak ere interesgarriak arrazoi desberdinengatik. Batetik Fernando Truebaren "El baile de la Victoria", Antonio Skármetaren eleberri batean oinarritua eta Txilen girotua, eta bestetik François Ozon-en "Le refuge", bere zati handienean Lapurdiko itsasertzean filmatua.

Trailer el Baile de La Victoria from estudiomariscal on Vimeo.

Idazlea itzultzaileen lantegian 2009

EIZIE
2009-09-19 : 12:09

Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere itzulpen lantegia antolatu du EIZIEk.

Aurtengoan Karlos Linazasororen Diotenez liburuko hamaika narrazio labur gaztelaniara (bi), frantsesera eta ingelesera egindako itzulpenak lantzen eta eztabaidatzen jardungo dute horretarako gonbidaturiko itzultzaileek. Egileari ere gaztelaniazko bertsio bat eskatu zaio aurten, itzultzaileek egindakoarekin alderatu eta autoitzulpenari buruzko hainbat ondorio ateratzeko.

Belarria pizgailu

xme
2009-09-18 : 15:09

Hasiera dotorea izan du Donostiako Zinemaldiak, Atom Egoyan-ek zuzendutako Chloe filmarekin, luxuzko aktore protagonistak edukitzeaz gain (Julianne Moore, Liam Neeson), adi edukiko gaituen istorioa kontatzen baitu, eta hainbat galdera eginarazten: sexuaz, bikote barruko fideltasunaz, familiaz, jakitearen edo ez jakitearen abantailez...


Promoziokoa. Chloe filmetik: Julianne Moore eta Amanda Seyfried.

7

Zer du Brad Pittek nik ez dudanik?

xme
2009-09-18 : 12:09

Donostian jende guztia zoraturik dabil, eta gaitzaren uhinak abiada bizian zabalduz doaz, pandemia arriskutsuenaren moduan. Sekta bateko petzeroek bezala, bi silabako mantra bat errepikatzen dute guztiek uneoro: brad-pitt, brad-pitt, brad-pitt.


Creative Commons Aitortu Lan eratorritik gabe © cc-by-nd: Keith Baggett

13

Borsalinoa, edozein herri(ta)ko jai(x)etan

Elena Laka
2009-09-18 : 11:09

Ez cowboy kapelua, ez bikingo kaskoa, ez eta martziano antena argitsuak. Aurtengo Euskal Herriko jaietako modako buru gainekoa borsalino sonbreroa izan da. Borsalino sonbreroa, denok ulertu dezagun, gangsterren pelikuletan eramaten dituztenen antzerakoa da (James Cagney aktorea gogoratu), baina hegoa piska bat motzagoa duena. Modan dagoen modeloa oihalez estalita dago.


Creative Commons Aitortu © cc-by: Edoardo Costa

Zehatz definitzeko beraz, koadrozko oihalez estalitako gangster sonbrero hego motza da aurten eramaten den borsalinoa.

1

Sare kantoi honetako kolaboratzaile eta atal berriak

Sustatu
2009-09-18 : 10:09

Atal sorta berri bat ireki da gaur Sustatun, hainbat kolaboratzaileren laguntzarekin. Zaldieroa ez da horietako bat, baina atal horietako bat ilustratzeko bederen utzi dio Yodari egun batez bolizko dorretik irteten.


Argazkiak.org | Masai ikastaroa © cc-by-sa: sustatu

3

Egunkaria-ren espirala

Imanol Murua Uria
2009-09-18 : 09:09

¿Seguirá la espiral diabólica o alguien recuperará la cordura y se dará cuenta de que hace tiempo que ya todos pierden: los acusados y la justicia?

Esaldia Jose Yoldi kazetari donostiarrarena da, Egunkaria auziari buruz joan den astelehenean El Pais-en argitaratutako artikulu berezi samarraren azken lerroetan idatzia.

7

Mozolo uluak

Anjel Lertxundi
2009-09-18 : 09:09

1. Azken urteotan mozolo bat ibili zaigu —edo bi ziren?— ia gauero etxe inguruko arbola batetik bestera. Uuuu!, uuuu! sentitzen genuen, hurbil-hurbil, gauaren lehen ordutxikitan. Gauak aurrera egin ahala, gero eta urrutirago entzuten genuen, egunsenti aurreikusiren ihes bailebil bezala.

3

Katu ala (k)ezkatu? Hor dago gakoa

Amodio Jauna
2009-09-18 : 08:09

Katuak al dira interneteko botere "faktikoa"? Ala armiarmak dira, spyboot gisakoa? Edonon daude, eta egon badago jendea "interneteko benetako erregeak" direla esaten duena...

2

みゆき金星 (Miyuki Artizarrean)

Josu Lezameta, aka Jozulin
2009-09-18 : 08:09

Japoniako lehen ministro berriaren emazteak dio Artizarrean egona dela.


Irudi librea: NASA, Wikipedia.

8

Praka barrenen moda

Leire Narbaiza
2009-09-18 : 08:09

Urte batzuk dauzkagunok praka-barrenen moda asko ikusi eta sufritu ditugu. Alde batetik, hor dugu orain artekoa, kanpai-praka edo elefante hankadun prakena (kanpanoloak eguneroko hizkeran). Praka hauen barrenak luze-luzeak lagatzen ziren/dira zapata osorik tapatzeko, eta zenbat eta luzeago, hobe; tatarrez eroan eta barrenak txikitu arte.

9

Alberjinia eta txitxirioak

Maite Goñi
2009-09-18 : 07:09

Belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza txirotzen ari dela pentsatzen duten horietakoa al zara? Inguratzen gaituzten errealitate ezberdinak izendatzeko hitz mugatuak ditugu eta zaila da horietatik ateratzea, ezta? Bada, hori guztia saihesteko aukera polita izan daiteke eguneko hitza jarraitzea, bai Gaurko Hitzak blogean bertan, eta orain baita Sustatun ere. Horretaz gain, noizbehinka hitz-jokoak ere topatu ahal izango dituzu argitaratzen joango garen hitz horiek errazago ikas ditzazun. Abian jartzeko, hementxe azken egunetan azaldutako barazki pare bat...


Alberjiniak. Creative Commons Aitortu © cc-by: Stephanie Watson

2

Beherapenak, Orgasmo, Ertxantxa, Zatia

Markos Gimeno
2009-09-18 : 07:09

Jokoa da Hitzokei: asma ditzagun berbak denon artean. Ekarpenak egiteko, Twiterren #hitzokei etiketa jarrita adibidez. Azken egunetan jasotako batzuk jarraian.

BEHERAPENAK: Eta gora bihotzak! Denok merkatalguneetara

3

Bihardanik, atal eta kolaboratzaile sorta berria Sustatun

Sustatu
2009-09-17 : 13:09

Bihar Zinemaldia hastearekin, aurreko urteetan bezala, Xabier Mendiguren Elizegi idazlea izango du Sustatuk kronikagile, blogari gisa akreditatuta. Propio zinemaldirako sortutako atal berri batean idatziko du Mendigurenek. Eta ez berak bakarrik, kolaboratzaile eta atal sorta berria izango da bihardanik Sustatun. Kolaboratzen hasiko dira: Anjel Lertxundi, Imanol Murua, Mikel Iturria, Leire Narbaiza, Goio Arana, Iñaki Olano, Maite Goñi, Markos Gimeno, Amodio Jauna, Elena Laka eta Josu Lezameta Jozulin. Eta Sustatuk izango dituen atal berriak izango dira: Masai ikastaroa, Aktan jasoa, Letrak sare kantoitik, Weno tira faborez, eta Zer erantzi.

Jabetza intelektuala eta teknologia berrien eragina

Sustatu
2009-09-17 : 12:09

UEUk ikastaroa antolatu du azaroko hiru larunbatetan gai honen inguruan: Jabetza intelektuala eta teknologia berriak. Ikastaroan obra mota ezberdinetako egileen eskubideak azalduko dira (ezarritako babesaren nondik-norakoa eta bere mugak). Bestetik, obren inguruko ekintza artistiko, ekonomiko edota teknikoen gaineko eskubide konexoak aurkeztuko dira. Baina, batez ere teknologia berrien agerpenak eskubide guzi hauengan eduki duen eraginean arreta berezia jarriko da: Internetek obrak ustiatzeko bide berriak zabaldu ditu eta horrek eztabaida sortu du jabetza intelektuala kontzeptuaren barnean.

Aldizkari digitalak publikatu OJSrekin

UPV/EHU
2009-09-17 : 10:09

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) beste urrats bat eman du informatiko tresnak itzultzen, kasu honetan UZEIrekin elkarlanean OJS softwarea lokalizatu du. OJS (Open Journal System) software libreko produktu bat da, aldizkari zientifikoak euskarri digitalean sortzeko aukera egokia zela erabaki ondoren euskarara itzuli dugu.

Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute: erosi sarrerak Internet bidez

Sustatu
2009-09-16 : 17:09

Bertsolaze elkarteak 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren berri eman du gaur prentsaurrekoan, eta txapelketaren webgunea ere aurkeztu du. Saioak urriaren 3an hasiko dira. Sei final-laurden izango dira urrian, zazpi finalerdi azaroan, eta finala Barakaldoko BEC zentroan izango da, abenduaren 13an.

Hizkuntza Plangintza Graduondokoa Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren bermearekin

Asmoz Fundazioa
2009-09-16 : 16:09

Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza eskaintzeaz gainera, Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoak, honako hiru helburu nagusi hauek ditu: euskararen normalizazioaren plangintzarako metodologia eta lanabesak irakastea, euskararen egoeraren berri zehatza ematea, eta Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzak ezagutaraztea. Ikastaroak metodologia malgua darabil, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurreko lau saio tartekatzen dituelako. Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da eta bederatzigarren edizioari datorren azaroan ekingo zaio.

3

Egin dezagun munduko mapa librea, gure herrietatik hasita

Mikel Lizarralde - Tagzania
2009-09-16 : 10:09

Munduko mapa librea egiteko proiektu interesgarria da OpenStreetMap . Edozein erabiltzailek lagun dezake mapa osatzen eta bere lizentziari esker (CC-SA-BY) berau berrerabili. Datozen egunetan, Euskal Herriko zenbait herritan mapa horiek zer diren eta nola egiten diren azaltzeko elkartuko gara zenbait mapa-jai eta mintegitan. Zatoz, edo proposatu besteren bat zeure herrirako.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››