Sustaturen kontaktu orritik eskaera hau iritsi da: Jakin nahiko genuke zein den zuon helbide elektronikoa, egiten ditugun prentsa oharrak zuoi bidaltzeko. Ez dut @posta inondik inora ikusi!! Honakoarekin erantzun diogu:
Ez dugu postontzian prentsa-oharrik jasotzen. Egia esango dizut: postontzi bat publiko egiten baduzu, zuen prentsa-oharrak, hangoarenak, auzokoarenak, bestearenak eta sumsumkordarenak jasotzen hasten zara. Ez dago modurik prentsa-oharrak eta spama desberdintzeko. Edo beste modu batean esanda: prentsa-oharrak spama dira.
Azalpena luzatu dugu apur bat, dena den:
Jasotzaile anitzen alorrean e-posta helbide bat gehituta funtzionatzen duen komunikazio estrategia horrek... horrek ez du etorkizun onik.
Ezer argitaratu nahi duzuenean, mesedez zuek kargatu albistea, hemendik.
Lan gehiago da, eta ez duzue ohar guztiekin egingo, badakigu... baina egiten duzuenean, lana hartzea merezi izan duela sinetsita izango da, eta seguru gaude benetan intereseko zeozer izango dela.
Enrique Dans Interneteko aditu espainiarrak iritzi bera plazaratu du artikulu pare batean atzo eta gaur. Prentsa-oharrak eta komunikazio agentzien kontaktu eta hedapen saiakerak oso oker egiten ari direla Interneteko garai hauetan. Funtsean spama egiten dutela askok. Bi artikuluetan gaurkoa da interesgarriena, gomendioak ere ematen baititu zentzu positiboan: http://www.enriquedans.com/2012/07/sobre-agencias-de-comunicacion-y-enmiendas-a-la-totalidad.html