Teknologia albisteak

Matxitxako parean hondoratuta aurkitu zuten itsasontzia ez da Bou Nabarra

Erabiltzailearen aurpegia
xuriken
2009-09-14 : 10:09

Matxitxako lurmuturraren parean hondoratuta aurkitu zuten itsasontzia ez da 36ko gudan frankistek txikitu zuten Bou Nabarra, III. Reicheko Hoccheimer zamaontzi nazia baizik. ETBk eskainitako irudiotan argi ikus daiteke itsasontziko baxeran agertzen diren gurutze gamatuak, besteak beste. Orain urtebete inguru, beste irudi hauek zabaldu ziren, eta orduan pentsatu zen Bou Nabarra izan zitekeela, gudarako espreski eraldatutako euskal bakailao-ontzia. Orain, guztiz gezurtatu dute hori.

Irudiotan argi eta garbi ikus daiteke zamaontzi barruan aurkitutako baxeran inprimatutako gurutze gamatua.

Iaz zabaldu zen Matxitxako parean aurkitutako ontzia 36ko Gudarako birmoldatutako Bou Nabarra bakailao-ontzia izan zitekeela. Canarias izeneko kruzeroak suntsitu zuen, borroka gogorraren ostean

Erantzun

Sartu