Teknologia albisteak
7

Eskolarako, lanerako, etxerako software-bilduma

Erabiltzailearen aurpegia
Alex (Antigua-Luberri BHI)
2009-09-14 : 10:09

Iraila: ikasturte berria, entziklopedia eta bildumen garaia, ekipoei softwarea zaharberritzeko sasoia, software libreari lekua egiteko tenorea, aplikazio euskaldunak instalatzeko aroa da. Eginkizun horretan laguntzeko asmoz software katalogo txiki* hau prestatu dut.

Beste bat? Ez al da nahikoa UEUrena, IMHrena edo Jakintza Ikastolakoa? Baliteke, zeuk erabaki.

Windowsen gaineko aplikazioak dira gehienak, batzuk Linuxerako eta baten bat Macintosherako.

Batzuk instalatzeko aplikazioak dira, besteak on cloud motakoak, hau da instalatu gabe internetetik ibiltzekoak (konexioa ezinbestekoa dute eta motelagoak dira baina elkarlanerako eta noiz behinkako erabilpenerako oso aproposak dira eta sistema guztietan ibiltzen dira).

*Ez espero Softcatalá-ren antzekorik.

Erantzunak

aitortxin
2009-09-14 : 15:02

Oso ongi, ahal ere badago gauza bat gustatu ez zaidana.



Ematen du Linux bakarra Ubuntu dela eta ez da horrela, beste distribuzio asko eta asko esistitzen dira....ez dakit esplikatu naizen.



Hala ere, eskerrik asko

Betiri Garmendia
2009-09-14 : 16:34

Aizak Alex, hezkuntza ataleko 'astrologia' hori 'astronomia' izango da, ezta?

Alex
2009-09-14 : 19:16

Arrazoia duzu Betiri. Nahiz eta Stelarium-en konstelazioak ageri aplikazio hauek ez dira iharduten horien eraginaz gizakiongan (astrologia) baizik eta astroen kokapen eta ezaugarriez (astronomia). Zuzendu dut.

Eskerrik asko.

Alex
2009-09-14 : 20:34

Oso ondo esplikatu zara. Arazoa nire ezjakintasuna da. Aipatzen ditudan aplikazioak Ubuntura jaitsi eta bertan frogatu ditut baina ez dakit Linuxen beste distribuzioetan ibiltzen ahal diren, Debianen oinarritutakoetan edo Ubuntun soilik. Zer da egokiena? Ubunturen ordez Linux jartzea?

Eskerrik asko.

aitortxin
2009-09-15 : 14:13

Gauza da niri pertsonalki desegokia iruditzen zaidala, batez ere, Ubunturen atzean enpresa pribatu bat dagoenean.

Hala ere, noski zure weborria da eta nahi duzuna egin dezakezu, besterik ez, hau argitu nahi nuen, leku askotan Linux eta Ubuntu nahasiak ikusi baitut.



Eskerrik asko zuri, pilo bat gustatu zait zure software konpilazio hori, baita erabilgarria ere.

Frikiprimo
2009-09-16 : 03:19

Berez, egokiagoa litzateke GNU/Linux idaztea, Linux Sistema Eragilearen kernel-a (muina, "nukleoa") soilik baita.

aitortxin
2009-09-16 : 15:00

Frikiprimo,



Arrazoia duzu, egokiena da zuk esaten duzuna, GNU/Linux deitzea

Erantzun

Sartu