Donostiako Artelekun mintegi irekia eta ikastaro-tailer bat izango dira irailaren 21etik 25era. My map is not your map du izenburua ekimenak: Nire mapa ez da zure mapa.
Mintegian kartografia aktiboekin eta lurraldearekin lan egiten duten proiektuak aurkeztuko dira, geokokapena (GPS) bezalako teknologiek arte proiektuak garatzeko dituzten aukerak erakutsiz. Arratsaldeetan, hitzaldi irekiak izango dira mintegiaren osagarria.
Horrekin batera, elkarlaneko proiektuen tailerra izango da. Dick Van Dijk-ek eta José Luis Pajaresek emana.
Tailerra pertsona orori zuzenduta dago: artistei, ingeniariei, geografoei, arkitektoei, programatzaileei, diseinatzaileei, musikariei edo hackerrei, profesionalak direla edo zaleak direla. Gehienez, 15 pertsonak parte hartu ahal izango dute.
Informazio gehiago hemen.
Erantzun
Sartu