Carod Roviraren hitzaldia ostegunean, Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta
2009-09-15 16:09
Aralarrek sortu berri duen Ezkerraberri Fundazioak hasiera indartsua emango dio bere ibilbideari. Josep Lluis Carod Rovira Kataluniako presidenteordea ekarriko du gure artera, abertzaletasuren orainaz, eta batez ere, balizko geroaz jarduteko. Hurrengo ostegunean izango da hitzaldia, irailak 17, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Miramar jauregian. Sarrera doakoa da.
Erantzunak kargatzen...