Teknologia albisteak

Web bidezko automailaketa ariketak, nork bere euskara maila jakiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Buruntzaldeko euskaltegiak
2009-09-15 : 11:09

Euskara.buruntzaldea.org web gunean garapen berriak daude eta horien artean erabiltzaileak bere euskara mailaren gutxi gorabeherako erreferentzia emango dion automailaketa egiteko aukera, web gunean zintzilikatu diren ariketa ezberdinei esker.

Joan den astean Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek Zurea bai zortea! // Estás de suerte! euskaltegien matrikulazio kanpaina aurkeztu zuten. Eskualdeko euskaltegi guztiek estreinakoz egin dute eskaintza eta matrikulazio kanpaina bateratua. Zurea bai zortea! lelopean antolatutako kanpainaren hiru ezaugarri nabarmenak hauek dira: gertutasuna, eskaintza zabala eta diru-laguntzak. Gipuzkoako Buruntzaldean honako udalerriak daude: Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil.

Zurea bai zortea! kanpainaren harira hainbat garapen egin dira euskara.buruntzaldea.org web gunean. Herritarrek kanpainaren eta web guneko berrikuntzen berri izateko hainbat euskarri erabili dira: Buruntzaldeko sei herrietako postontzi guztietara diptikoak helarazi dira eta enpresetara e-postaz bidali da informazioa. Horrez gain, hainbat web guneetan bannerrak jarri dira eta gaiaren inguruko publierreportajea argitaratuko dute eskualdeko idatzizko hedabideek.

Euskara.buruntzaldea.org web guneko garapen berrien artean kokatzen da Euskaltegiak izeneko atal berri hau. Orain arte euskaltegien zerrenda kontaktuak jartzeko moduarekin jasotzen zen web gunean, orain ordea, dinamikotasuna eman nahi izan zaio. Alde batetik, aipaturiko automailaketa hori. Bestetik, eskualdeko euskaltegien eskaintza eguneratua kontsultatzeko aukera du eta, hala nahi izanez gero, aurrematrikula egin dezake.

Erantzun

Sartu