Patrick Swayze hil zen atzo, eta jakindakoan, bulegoan, nire lankide Jatsu Argarateri galdetu nion, Kokein taldeko baxujolea denez, ea esango zidan zerbait gai honen inguruan: Dirty Dancing-en eragina bere ibilbide rockeroan. Istorio bitxi batekin erantzun zidan.
Hara zer kontatu zidan Jatsuk:
Neure lagun bati gertatu zitzaion. Autopistatik zihoan eta gurpi batlek zarata arraroa egiten ziola eskumako aldetik, kezkatuta gidatzen. Gelditu du kotxea bide bazterrean, begiratu dio aurreko ezkerreko gurpilari, eta ezer arrarorik nabaritzen ez. Segitzen du normal tarte batean, eta berriro zarata. Koño, gelditu du berriro, eta gurpil guztiei begiratu die orain. Ezer ere ez.
Iritsi da ordainlekura eta galdetzen dio lehiatilakoari: Aizu, kotxea gurpiletan zarata arraro bat egiten datorkit, eta geldi dagoela ez diot ezer nabaritzen, hona hurbiltzen ari nintzela zuk ezer ikusi diozu?
-- Agian soinu-banda izango izan zen (diotso lehiatilakoak).
-- Bai! Dirty Dancing-eko soinu-banda no te jode!
Baina bai, soinu-banda zen, errepide bazterra markatzen duen marra zuriaren soinu-banda, abisu gisa funtzionatzen duena.
Honaino irakurri baduzue, hurrengoan autopistatik zoaztela, soinu-banda ukitzen baduzue Patrick Swayze eta Dirty Dancing-ekin akordatuko zarete.
Erantzun
Sartu