Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mikel Atxaga kazetaria hil da

Sustatu
2009-09-11 11:09

Euskal kazetari bidegilea atzo hil da 77 urte zituela. Goian bego.

Mikel Atxaga Urnietan jaio zen, 1932an. 1963 eta 1966an bi liburu idatzi zituen, Gaztetxo eta Ezkontza Bidean izenekoak. Ondoren, 1970etik aurrera, Zeruko Argian idazteari ekin zion. Errialde, Mutiozabal, Irastortza edo Iraola izan ziren erabilitako ezizenetako batzuk. Urte horietan guztietan, itzulpen lanak ere argitaratu zituen.

Kazetaritzaren esparruan lehen urratsak Zeruko Argia aldizkarian egin zituen, eta 1977tik aurrera Deia egunkarian egin zuen lan, erretiroa hartu arte. Egunkari horretan argitaratutako hainbat artikulu Deiadarrak izeneko liburuan jaso zituen.

EIZIEk gehiago dakar bere webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu