Patxi Lopez lehendakaria Vanity Fair aldizkarian agertu izanak kritikarako bide eman du. Horietako batzuk, Interneteko nahasketa edo mashup erakoak izan dira, irudien gainean ukituak eginez.
Vanity Fair aldizkariaren Espainiako edizioan azaldu zen Patxi Lopez, tximinia handi baten aurrean besaulkian erlaxatuta, iPod batekin musika entzuteko plantak egiten.
Argazkiak.org | Patxi Lopez Vanity Fair aldizkarian © cc-by-sa: eusmashup
Espainiako zenbait pertsonaia nabarmeni dago dedikatua alea, eta portadan Cayetana Fitz-James Stuart agertzen da, Albako dukesa, Espainiako emakume aberatsenetakoa eta lurjabe handienetakoa, hura ere besaulkian gela dotore batean.
Argazkiak.org | Vanify Fair, portada © cc-by-sa: eusmashup
Bi irudien nahasketa sortu dute Cybereuskadi albistegian, dukesari lehendakariaren aurpegia jarrita.
Argazkiak.org | Vanity Fair mashup © cc-by-sa: eusmashup
Cybereuskadin, halaber, Vanity Fairrekoak sortutako erantzunen bilduma hau egin dute:
Euskal blogari batek, berriz, Supertramp taldearen diska baten portada gogoratu du, eta harekin sortu du beste hau:
Argazkiak.org | Patxi Lopezen krisia. © cc-by-sa: xa2
Patxi Lopezen inguruan ere beste mashup edo nahasketa bat sortu dute, bestalde. LH5erako ordenagailuen auzian, iazko adierazpen batzuekin bideo zati bat berreskuratu zuen Sustatuk, eta soinu-banda aprobetxatuta, beste hau sortu dute:
Asteburuan esan didatenez, Beasaingo kastadun gazte batzuk "Lopezno y los antílopez" musika taldea sortu berri dute.
"Andoni y los Basagoitis" taldekoek ere ez omen dabiltzate oso urruti.