Teknologia albisteak

Interfazearen patentea

Erabiltzailearen aurpegia
Inaki Irazabalbeitia
2009-09-12 : 13:09

AEBetako patente-bulegoak diesenuarekin erlazionatutako patenteak erregistratu dizkio Google-i. Tartean, Googleen orri nagusiaren eta erantzun-orriaren diseinua.

RedWriteWeb albistegiak argitaratu zuen berria duela egun batzuk. Bilaketa-orriaren diseinua patentatzeak zer ondorio dituen ez daukat argi. Egun bilatzaile askoren bilaketa-pantailek eta erantzun-orriek Googlen diseinua gogoratzen dute gutxi ala gehiago: elebilak berak horien artean. Patentearen aitzakiapean Googlek horien kontra jo al dezake legea eskutan? Joko al du? Chi lo sa!

Gauza bat dut seguru Googlek ez duela patentatzeko urratsa egin momentuko beroaldi edo apeta bati jaramon egiteko. Denborak esango du. Hala ere, hau ikusita, nik ez nioke helearaziko ezer Google-i, oraindik orain blog honetan bertan proposatu den legez.

Erantzun

Sartu