Irailaren 11ko antentatuak mundu osoa New Yorkera begira jarri zuenetik 8 urte beteko dira bihar, eta horren harira hainbat karanbola jaso ditugu sarean. Bilatuak dira, eta bilatzen hasi ezkero beti aurkitu daitezke kasualitateak, baina horrelako sineskeriak interesatzen zaizkienentzat hona hemen atentatu honen inguruko datu batzuk. Behoa aurretik ez dugula datu guztien egiazkotasuna konprobatu.
- New York City: 11 letradun izena.
- Afghanistan: 11 letra.
- Ramsin Yuseb, 1.993an dorre bikiak botako zituela esan zuen aktibistaren izenak ere, 11 letra ditu.
- George W Bush, 11 letra.
- New York AEBetako 11. estatua da.
- Dorreen aurka istripua izandako lehen hegazkina 11.en hegaldia zen (American Airlines 11), eta 92 bidaiari zeramatzan (9+2=11). Bigarren hegazkinak 65 bidaiari zituen (6+5=11).
- Irailaren 11= 09/11. 9+1+1=11.
- AEBetan 911 da larrialdietako zerbitzuen telefonoa.
- Hegazkinetako biktima kopurua 254 izan zen. 2+5+4=11.
- Irailaren 11 egutegiko 254. eguna da. 2+5+4=11.
- Madrilgo 11-M atentatua 2004ko martxoaren 11an izan ziren: 2004/3/11. 2+4+3+1+1=11. Irailaren 11ko atentatuak pasa eta 911 egun beranduago izan zen atentatu hau, 9+1+1=11.
Korana eta arranoa
Arranoa da AEBetako ikurrik ezagunenetakoa, eta honako testu hau Koraneko 9.11 zatitik hartua ei dago:
Idatzita dago Arabiaren semeak arrano ikaragarri bat piztuko duela. Bere indarra Allahen lurralde guztietan nabarituko da. Batzuek desesperaturik dardar egingo dute, baina benetan poztu egingo dira, arranoaren indarrak Allahen lurraldeak garbituko dituelako, eta bakea egongo delako.
Horren ondoren instrukzio hauek jaso ditugu:
- Ireki testu prozesatzailea eta idatzi Q33 NY. Hori omen da dorre bikien aurka jo zuen lehen hegazkinaren zenbakia.
- Eman itzala letrei eta jarri 48 tamainuan.
- Aldatu letra mota eta jarri wingdings.
Hona emaitza:
Esaldi honek: "No ha sido Al Qaeda, ha sido ETA" 24 letra ditu
(24/2)-1=11
Ez al da harrigarria?