Teknologia albisteak

Euskara teknikarirako aukeraketa proba Emunen

Erabiltzailearen aurpegia
EMUN
2009-09-11 : 18:09

Emun Kooperatibak, lan munduan euskararen normalizazioan diharduen enpresak, langile premiak asetzeko eta lan poltsa osatzeko hauek behar ditu: Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikariak.

Kontuan hartuko da:

  • Euskararen normalizazioan edota euskalgintzan esperientzia izatea
  • Horrez gain, komunikatzeko gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzeko konpetentziak

Probak irailaren 23an, arratsaldean, egingo dira, eta hautatutakoei bakarrik deituko zaie.

Curriculuma sartu gure web orriko lan bila atalean. Horretarako azkeneko eguna irailak 17 da, osteguna.

Aldez aurretik, eskerrik asko curriculuma bidaltzeagatik.

Erantzun

Sartu